GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-18
- Aizkora (Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga)
Nazabalek garaipen batekin ekin dio

DONOSTIA

Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligan, Floren Nazabalek garaipen batekin ekin zion bere ibilbideari. Lehiaketa horretan beretzat estreinako jardunaldia izan arren, Arrospide eta Mindegia mendean hartu zituen herenegun Zornotzan jokatutako saioan.

Etxarriko aizkolariak bi proba izan ezik, gainerako guztiak bereganatu zituen. Berak irabazi ez zituen bi saioak, berriz, Anjel Arrospidek irabazi zituen.

Kana-erdikoa zutik moztuz ekin zioten lanari, eta hor Arrospidek alde nabarmena kendu zien gainerako guztiei. Leaburuko aizkolariak bi minutu eta 13 segundotan bota zuen enborra, eta Nazabalek 2.43n. Mindegia izan zen azkena 2.51 eginda.

Bigarren proban 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan botatzea zen helburua. Hor Nazabalek bereganatu zuen proba, 47 kolpetan erdibitu baitzuen enborra. Arrospidek kolpe bat gehiago behar izan zuen, eta Mindegiak, berriz, hiru.

Ondoren, zutik 45 ontzakoa eta tamaina bereko beste enbor bat etzanda moztu behar izan zituzten aizkolariek. Proba hori Anjel Arrospidek bereganatu zuen. Gipuzkoarra oso ongi moldatzen da zutik, eta garbi erakutsi zuen herenegun, horrela enborrak jarrita ziren bi probetan garaile atera baitzen. 2.30 izan zen bere denbora. 2.45 eta 2.56 izan ziren Nazabalen eta Mindegiaren denborak.

Azken-aurreko saioan 60 ontzakoa zeinek azkarrago moztu neurtu ziren, eta Nazabalek ez zuen hutsik egin. Etxarrikoak bi minutu eta 13 segundotan erdibitu zuen enborra, eta Arrospidek 2 minutu eta 26 segundotan. 3.05 izan zen Mindegiaren denbora.

Azkeneko lanean, aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituen. Hor ere Nazabal izan zen garaile. 10.05 izan zen bere denbora. Atzetik Mindegia eta Arrospide sailkatu ziren, 10.48 eta 11.29ko denborak eginda.

Hala ere, lehiaketa honetan puntuak banatzen dira, eta amaieran horiek dira kontuan hartzen direnak. Nazabalek guztira 13 puntu batu zituen, Arrospidek 8 eta Mindegiak, berriz, 3.

Nafarroako Txapelketa

Nafarroako Bigarren Mailako aizkolarien kanporaketa jokatu zuten herenegun Iturenen, eta Juan Telletxea Doneztebeko aiozkolariak bereganatu zuen saioa. Bera finalean izango da, eta berarekin batera izango dira bertan Luixmari Belarra, Xabier Mindegia, Jon Rekondo eta David Amillano ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Explican la labor de HB, EH y Batasuna a nivel internacional
Ekonomia
SEPI autorizará hoy la venta de La Naval al grupo CNN y no mejorará las condiciones de los trabajadores
Mundua
Trágico tsunami en Java porque el aviso no llegó
Jendartea
Vecinos de Urbina critican el «silencio» de las instituciones
Euskal Herria
El PP utiliza en un vídeo contra el PSOE un chiste que inspiró Angel Acebes
Mundua
Israel pone trabas al despliegue de una fuerza internacional en la zona
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss