GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-18
«Nafarroako hedabideen errealitatean defizit demokratikoa dago»
Atzo hasi ziren Iruñean UEUk antolatzen dituen udako ikastaroak. Aurtengoa 30. edizioa dute, eta beste behin, euskaldun eta euskaltzalez beteko da Larraona ikastetxea. «Sustraia (ber)piztu» lelopean izango diren ikastaro horiei Mikel Bujandak eman zien hasiera egun Nafarroan hedabideei dagokienez bizi duten errealitatea islatuz.

Euskal Herria Irratiko zuzendari Mikel Bujandak eman zuen atzo goizean Iruñeko Larraona ikastetxean ikastaro hauetako hasiera hitzaldia, baita UEU sortu zeneko Ipar Euskal Herriari gorazarre egin ere. Euskal Unibertsitatearen ideia berrindartzeko helburua ere jasotzen duen «Sustraiak (ber)piztu» lelopean egiten ari diren ikastaro horiek 34. edizioa dute aurtengoa, Iruñera datozen 30.a, hain zuzen ere.

Atzo hasi eta datorren ostiralera bitarte, hainbat gai landuko dituzte ehun ikasle eta irakasle baino gehiagok Larraona ikastetxean, baita bertatik kanpo ere. Gai horietako bat kazetaritzari dagokiona da, eta hori bera hautatu zuten hasierako hitzaldia mamitzeko ere. Ardura, aldiz, 18 urtez Iruñerri osoko euskaldunengana iristen diren uhinen bidez horren ezaguna den Mikel Bujandaren gain utzi zuten, Euskal Herria Irratiko zuzendariaren gain. Gaur egun Nafarroan dauden komunikabideek osatzen duten ikuspegia islatu zuen hitzaldi horretan. Amaierarako, ondorio argi bat bota zuen: «Dioten bezala, informazioa bada demokraziaren oinarri, defizit demokratiko larri baten aurrean gaude».

Aurtengo Adibideak

Bujandak berak esan bezala, solasaldian zehar «zertzelada batzuk, harridurak, haserreak, kezkak eta galderak» plazaratu zituen, hori bai, betiere bukatu berri den «ikasturtean» agertutako adibideak emanez.

Hasteko, Nafarroan dauden idatzizko hedabideek gai «min eta sentibera» jakin bati emaniko trataera konparatzen jarri zituen entzuleak; «ariketa oso gomendagarria», esan zuenez.

Horrela, familia langileen inguruan sorturiko eztabaida dela-eta, Iruñeko Udaleko oposizioko talde guztiek emaniko prentsaurreko bat ekarri zuen gogora. Kazetari andana joan eta, halako gaiaren aurrean, galderen txanda iritsitakoan, «txupinazoa nork bota behar zuen» galdera agertu eta horrek markatutako bideari jarraitzeak dakarren «azalkeria eta arinkeria» salatu zuen Bujandak. Argi utzi zuen hedabide bakoitzak gaiarekin zuen interesa eta gero bakoitzak eman zuen trataera azaldu zuen.

Halako jokaerak eta zalantzazko irizpideak aipatzeaz gain, ordea, «gezur biribil eta agerikoak direnak zabaltzeko lotsagabekeria» duen Nafarroako Gobernuaren «politika informatiboa» ere gaitzetsi zuen.

Adibide gisa, hiru puntu zehatz bezain argigarri jarri zituen kazetariak. Alde batetik, Itoizko urtegiaren inguruan gertatzen ari diren lurrikarei azalpena eman nahian ingeniari eta geologoek eginiko txostenen irakurketa. Bertan, bakoitzak berea zioen arren, guztiaren eragile sismikotasun «aurreratua» zela zabaldu zuen Nafarroako Gobernuak. Bigarren adibidea euskarari buruzkoa izan zen. Hizkuntza Gutxituen Eurogutunak Administra- zio horrek daraman hizkuntz politika salatu eta gaitzetsi zuen arren, agintari horien arabera, idazki horrek «babesa ematen» dio euren politikari.

Azkenik, Bujandak gertukoen duen gaia izaki, halakoetan saihestezina den horretara jo zuen, Euskal Herria Irratiari dagokion gaira. Hedabide horretako zuzendariak adierazi zuenez, epaileek balio gabe utzi zuten Nafarroako Gobernuak 1998. urtean eginiko irrati baimenen banaketa.

Arazoa ez da ekoizpena

Halakoak ikusita, honakoa galdetu zuen Bujandak: «Nolako errealitatea datorkio Nafarroako gizarteari?». Erantzuna, esandakoak esanda argia zen denentzat, eta horren eragileen bila abiatu zen: «Produkzioa ez da arazoa», nabarmendu zuen behin eta berriz, bere esanetan, Nafarroan, askotariko komunikabideak baitaude.

Egoera hori eragin dutenak agertzeko ideiak eman zituen Bujandak: «Politika informatibo ofiziala, gezurrak lotsa gabe esateko eskrupulu eza, prentsa kabinete indartsua eta mekanismo guztiz indartsu bat Administrazioaren ikuspuntua agerrarazteko eta komeni ez direnak isilarazteko. Horri gehitu behar zaizkio kazetaritzan gabiltzanok batzuetan ditugun zalantzazko irizpideak, hedabide oso insartsu bat eta besteak txikiak, ahulak direla». «Hori dena batuz eta bilduz, zer jasotzen du Nafarroako gizartearen gehiengoak?», galdetu zuen Bujandak. -



«Ea ‘pobre de mí’ osteko basamortu honetan Iruñea animatzen dugun»
Lore ERRIONDO | Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria

Aurreko asteetan Eibar eta Baiona igaro ostean, Iruñera heldu dira 2006ko UEUren udako ikastaroak. Lore Erriondok azalpenak eman dizkigu.

­Iruñera iritsi aurretik, Eibar eta Baiona igaro ditu UEUk. Zer moduz joan dira hango ikastaroak?

Ondo, orain arte oso pozik gaude, ia ikastaro guztiak atera baititugu aurrera. Parte hartu ahal izateko talde politak dira, hamar, hogei edo hogeita bostekoak. Hain zuzen ere, gure helburu metodologikoekin bat datoz, ez baitugu nahi klaseak pasiboak izatea, parte hartzaileak baizik; eta hori talde handiekin ezinezkoa da. Horrek zama ekonomiko bat dakarkigu, baina horren aldeko apustua egiten dugu. Alderdi horretatik, bai Eibarren bai Baionan, ikasleak eta irakasleak ere oso pozik sumatu ditugu. Ikusiko dugu, azkeneko txanpa honetan, Iruñean, hala ote den.

­Zenbat pertsonak eman du izena Iruñeko ikastaroetarako?

Ehundik gora bilduko gara ikasle eta irakasleak kontuan hartuta, eta ea «pobre de mí» osteko basamortu honetan Iruñea pixka bat animatzen dugun.

­Zer da aurtengoan Iruñera dakarkizuena?

Saiatzen gara urtero berrikuntzak egiten eta urtean zehar horiek lotzen. Hemen landuko dira neurozientziak, sozioliguistika mintegiak ere izango dira, baita paperaren inguruko lantegi artistikoak ere. Saio osagarrietan, gainera, hainbat gauza egingo dira: grafitiak direla-eta egingo den hitzaldiaren ostean, pareta batean grafitia, eta abar. Gainera, saio osagarri guztiak libreak dira eta edonork har dezake parte horietan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Explican la labor de HB, EH y Batasuna a nivel internacional
Ekonomia
SEPI autorizará hoy la venta de La Naval al grupo CNN y no mejorará las condiciones de los trabajadores
Mundua
Trágico tsunami en Java porque el aviso no llegó
Jendartea
Vecinos de Urbina critican el «silencio» de las instituciones
Euskal Herria
El PP utiliza en un vídeo contra el PSOE un chiste que inspiró Angel Acebes
Mundua
Israel pone trabas al despliegue de una fuerza internacional en la zona
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss