William Nasarrek Baionan jasan zituen lehen sexu presioak. Behin baino gehiagotan salatu izan baditu ere, eliza erakundeek muzin egin diete bere erranei, eta baztertua izan da.
Gaur egun tabu den gai bat aipatzen duzu:
apaizak eta sexu arteko harremanak... Zergatik erabaki duzu gai horri buruzko
liburua idaztea? Apaiz-zelibatoari buruzko eztabaida mahai gainean jarri nahi
izan duzu edo seminarioetan gertatzen dena jakinarazi?
Nire liburuan, lehenik, apaiz gisa bideratu dudan
prestakuntzan izan ditudan zailtasunak aipatzen ditut. Izan ditudan arazoak
nagusiki sexuari lotuak izan dira, maila horretan gertatu zaidan zerbaiten
ondorioz arazoak izan baititut. Liburua, bakoitzak pentsa dezakeenaren gainetik,
nire egiaren izenean egin dut. Baina ez baitezpada apaiz-zelibatoaren gaia mahai
gainean jartzeko, baizik eta sexua duen gizaki baten sexualitatea goraipatzeko.
Seminarioan bizi izan dudana eta donado izateari uko egin izana hurbiletik
lotuta daude.
Zure erranak harrigarriak dira.
Perbertsiotik hurbil den manipulazioaren mundua ezagutzen da. Besteak beste,
Baionako seminarioan izan zara. Bertan gertatutakoa nabarmentzen duzu.
Galdera pausatzen dut: nola da posible horrenbeste gazte
Baionatik kanpo babes bila joan izana? Pertsona horiek konponduriko barne aferek
oihartzuna izan dute beste seminarioetan. Historia hori elizaren barne bide
askotan zabaldu da, baina egia jakinarazi duen bakarra ni izan naiz. Ligatu egin
naute seminarioan, eta onartu ez dudalako baztertu naute. Apaizek isildu
dituzten manipulazio gorrotagarri horien ondorioz nire lagunetako bati min
handia egin diote. Guztiz desorekatzen zaituzten gertakari gogaikarriak eta
jasaten dituzun presioak salatu nahi izan ditut.
Apaiza izan zara, eta behin baino
gehiagotan salatu dituzu gertakari horiek. Zein izan da zure nagusien
erreakzioa?
Gertatu direlarik azaldu ditut gertakari horiek, eta
bistan da nire kalterako izan dela: «Egia guztiak ez dira on errateko». Apaiz
izateko bidea gaizki hasi nuen. Eta argi utzi didate komunitate guztiaren
aurrean errudun nintzela. Ordenantzara egoera larrian iritsi naiz, ez
baitzidaten titulua eman nahi ez naizelako makurtu.
Ez al duzu elizaren ibilbidea bere
osotasunean salatzen?
Nor naiz ni horrelako zerbait esateko? Bataiatua naiz,
apaiza naiz, eliza horretan sartua nago. Bizi izan dudana aipatzen dut, besterik
ez. Espero dut ez dela denetan horrela gertatzen. Baina, Estatu frantsesean
lekukotasun bat baino gehiago ukan dut, eta nik esaten dudanarekin bat egiten
dute. Beraz, zer pentsatu?
Eskandalu asko daude. Zure ustez, egungo
gizarteari egokia ez den elizak inposaturiko arauen ondorio dira?
Askotan esaten zidaten jendearengandik hurbil izan behar
nuela. Bilkura asko egiten genituen, elkar laguntza eta ulermena ikasteko.
Baina, ekonomia, soziologia, kultura eta sinesmen aldetik oso aldakorra den
mundu batean gaude. Bizi arauak behar dira, baina, zergatik da hain
garrantzitsua horrenbesteko «santutasun» mailara heltzea?
Liburua argitaratu duzunetik egoera berak
salatzeko prest diren beste apaizgai edo apaiz batzuekin harremanak izan al
dituzu, edo baztertua izan zara?
Nire argitaletxearen bidez lekukotasunak izan dut. Baina
jendea beldur da elizaren moralaren pisuarengatik eta errudun sentimendu
batengatik. Lagun asko dut eta badakite esaten dudana egia dela, eta sekula
arazo bat izango banu justifikatzeko prest dira. Interneten bidez, gure eliza
katoliko santuan horrelako gauzak ezin direla gertatu esaten didaten mezuak ere
izan ditut. Hots, bakoitzak bere iritzia izateko eskubidea du, eta hori
errespetatu egiten dut nire iritzia errespetatzen den heinean. Bazterketari
dagokionez, apaiz prestakuntzan eman dudan denbora guztian baztertua izan naiz,
beraz, usaia hartu dut. Ez naiz, halere, jainkoaren bihotzetik baztertua, ez dut
uste.
Argi dago elizak erreforma beharra duela.
Benedikto XVI.ak postua hartu berri du; uste al duzu bere hautagaitzak
berrikuntzak ekarriko dituela, edo alderantziz, egungo elizaren kontserbatismoa
indartuko duela?
Galderari erantzuten diozula uste dut. Benedikto XVI.ak
baztertuei buruz azalduriko ordenantza ezberdinek argi uzten dute elizaren
zorroztasuna indartu baizik ez dela eginen. Esperantzan bizi gaitezen, baina
argiak izan gaitezen.
-