Diecisiete electos se comprometen a dar impulso al proceso político
·Alcaldes y consejeros de Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa suscriben un documento. Los firmantes están adscritos a grupos políticos de distintas ideologías
Catorce alcaldes, dos consejeros generales y un consejero regional de Ipar Euskal Herria han suscrito un documento en el que se comprometen a impulsar el proceso político «sin ningún tipo de exclusiones» y con la participación «de todas las sensibilidades que existen en Euskal Herria». Los impulsores de la iniciativa surgida del Acuerdo Democrático de Base están adscritos a formaciones abertzales, a UDF, a Elgar-Ensemble y a Les Verts o son electos independientes, y esperan que en los próximos meses se sumen otros representantes políticos. También consideran necesario que los estados francés y español «respeten la decisión de los ciudadanos».
BAIONA
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren (OHD) ekimenez, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hamalau auzapezek, bi kontseilari nagusik eta Akitaniako kontseilari batek «bake prozesuaren partaide izatea» onartu eta «konponbide politikoaren sustatzaile» izateko konpromisoa hartu dute. OHDko ordezkariek, atzo, Baionan adierazi zutenez, datozen aste eta hilabeteetan hautetsi gehiago gehituko direla espero dute, oraingoz denbora aski ez baitute izan denekin elkartzeko. Izan ere, AB, Batasuna, EA, LAB, ELB, Anai Artea, Matalas, Demoak, Eraiki, EKME, Euskal Konfederazioa, AEK eta Herriarekin erakundeak Ipar Euskal Herrian OHD taldea sortu zutenetik, infor-mazioa hedatzeaz gain, ideologia guztietako eragileekin harremanetan jartzen ari dira. Ttote Etxebestek nabarmendu zuen, gainera, hautetsien aldetik «oso harrera ona eta positiboa» izan dutela. Arritxu Santamariak zehaztu zuen, berriz, haien artean ahalik eta atxikimendu gehien lortzea dutela helburua:«Gataz-karen konponbidean alderdiek berebiziko zeregina baldin badute ere, prozesuarentzat hautetsien babesa izatea oso garrantzitsua eta lagungarria de- lakoan gaude». Horrez gain, orain artean beren konpromisoa azaldu duten hautetsien artean, «esparru ideologiko zabalekoak» izan direla nabarmendu zuen Santamariak. Udazken hasieran Europako Parlamentuan gatazka konpontzeko prozesuaz eztabaidatuko denean, «Ipar Euskal Herrian ere hautetsiak bakea eraikitzearen alde daudela frogatzeko», Parlamentuko Babes taldearen bitartez hautetsion engaiamendua helarazteko asmoa dutela gaineratu zuten.
Ezin «usteltzen» utzi
OHDko kideek honakoa gogorarazi zuten: «Ezin dugu usteltzen utzi bakea eraikitzeko aukera historiko hau». Horrega- tik, inolako bazterketarik gabeko elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzeko lanean jarraitzeko asmo tinkoa berretsi zuten.Estatu frantses eta espainolak «prozesua laguntzeko eta herritarren erabakia errespetatzeko» beharrezko neurriak hartzea ezinbestekotzat jotzearekin batera, eragile ororen eta, oro har, herritar guztien parte-hartzea ere funtsezkoa dela nabarmendu zuten. Ildo horretatik, dei egin zieten kazetariei engaia daitezen:«Mundu osoan antzeko prozesuak izan direnean, komunikabideen papera funtsezkoa izan da. Horrenbestez, bai zuek eta bai zuen hedabideak ere, bila-ka zaitezte prozesuaren eragile aktibo, hasi dugun bidea ondo buka dadin».
Agiria
Izan zaitez zu ere bake prozesuaren
partaide
Hain urte luzez doan euskal gatazkak biktima asko dauzka eta pairamen ainitz sortu du. ETAk iragarri su etenak ireki ditu berriki bide berriak gatazka horren orriak itzultzeko eta Euskal Herrian betirako bake baten eraikitzeko. Betirako bakeak erran nahi du gatazka horren konponketa politiko bat antolatu behar dela Euskal Herrian kausitzen diren politika sentsibilitate guztien artean. Aterabide politiko horrek oinarrizko giza eskubideen errespetuaren berme izan behar du eta demokratikoki eramana. Horrela, bidean ezarri behar den prozesu politikoak ahalbidetu behar du, inongo bazterketarik gabe, Euskal Herrian diren sentsibilitate guztien partaidetza. Konponbide batera heldu beharko du Euskal Herrian diren ezberdintasun guztien errespetuan, kontuan hartuz ere biztanle guztien nahia, biztanle guztiek beren hitza ukan dezaten bakeari buruz herri ho-nen etorkizuna engaiatzen duen konponbidean. Ezin dugu bazterrerat utzi Euskal Herrian bakea eraikitzeko ordu on hau. Pentsatzen dugu espainol Gobernuak, bai eta frantsesak ere, Euskal Herrian orain gauzatzen ari den egoera berri honetaz kontu hartu behar dutela eta gatazka horren konponbiderako ibilbide politikoa lagundu. Euskal Herrian bertan denak deitzen gaitu egoera berri honek. Guztiak izan behar gara bakearen eta Euskal Herri guztia hunkitzen duen gatazkaren konponbide po-litikoaren susta- tzaile. Molde horretan pentsatzen du-gu Euskal Herriak bake iraunkor baten alde behar duen prozesu politikoak kontatzen ahalko duela politika aktore guztien laguntzan eta parte hartzean, Euskal Herri iparraldekoena barne. -
Ideologia desberdinetako hautetsiek sinatu dute
Sinatzaileen artean, ideologia politiko ezberdineko hautetsiak daude: abertzaleak, UDFkoak, Elgar-Ensemblekoak, Berdeak eta independenteak. Beñat Gimenez (Angelu) eta Jean-Michel Galant (Baigorri) kontseilari nagusiez eta Jean Lissar Berdeetako Akitaniako kontseilariaz gain, Sara, Ainhoa, Senpere, Jatsu, Ezpeleta, Bastida, Itsasu, Hiriburu, Aloze, Heleta, Aldude, Jutsi, Arberatze eta Suhuskune herrietako alkatek onartu dute prozesuaren sustatzaile izatea. -
|