GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-20
Udalbiltzaren alde egiteko dei egin diete hautetsiei
·Bergarako alkateen mugimenduaren eredua jasotzeko eskatu du Loren Arkotxak

Bergarako alkateen mugimenduaren 30. urteurrena betetzear dagoenean, eredu hori jaso eta konpromisoak berresteko garaia dela adierazi zuen atzo Udalbiltzako presidente Loren Arkotxak. Hartara, erakunde nazionala berrantolatu eta berrindartzeko deia egin zien Euskal Herriko hautetsi guztiei.

DONOSTIA

Bergarako alkateen mugimenduaren 30. urteurrenaren atarian eta 1931ko Lizarrako udalen batzarra gogoan hartuta, Udalbiltza berrantolatu eta berrosatzeko deia berretsi zien atzo Loren Arkotxak Euskal Herriko udal hautetsi guztiei. Gonbidapen hori Udalbiltzaren “Udal Hitza” aldizkari ofizialaren bidez zabalduko dute. Era berean, www.udalbiltza.net web orrian atxikimendua emateko tartea zabaldu dute.

1931ko Lizarrako udalen batzarrarekin batera, Bergarako alkateen mugimendua, 1976ko uztailaren 21ekoa, «Euskal Herriaren burujabetza eta erakundetzearen alde udal hautetsiek egin duten lan luzean mugarri» bilakatu dela plazaratu zuen Arkotxak. Bi horiek Udalbiltzaren, «Euskal Herriko nazio instituzio bakarraren» aurrekariak direla gaineratu zuen.

Egungo egoerari aipamena eginez, «une berezia» dela adierazi zuen, izan ere, «Euskal Herriari eta euskal herritar orori eskubideak ekar diezazkiokeen prozesu politikoa abian da».

Horregaitik, beharrezkotzat jo zuen «urteetan eginiko lana» gogoratzea «aurrera proiektatzeko eta indar gehiago emateko». Gogoratzeaz gain, «adostasunak lortu eta konpromisoak hartzeko» garaia ere badela ohartarazi zuen Udalbiltzako presidenteak. Ildo horretan, nazio erakundeak herritarren eskubideen aitortzan, garapenean eta defentsan «konpromiso sendoa» hartu duela berretsi zuen.

Eskubideen artean, Euskal Herriak «bere burua antolatu eta erakundetzeko duen eskubidea lehentasuna» duela esan zuen. Testuinguru horretan kokatu zuen, hain zuzen, Udalbiltza berrosatzeko beharra eta, horrek «guztien arreta eta prestutasuna eskatzen» duela adierazi zuen Arkotxak.

Bihar Bergarako ekitaldian

Azkenik, «30 urte geroago, grina berarekin» jarraitzen duten alkate ohiak agurtu zituen eta esker ona eman zien. Hala, bihar Bergaran, alkateen mugimenduaren omenez egingo duten ekitaldian Udalbiltzaren ordezkaritza batek esku hartuko duela azaldu zuen.

Euskararenofizialtasunaren, euskal preso politikoen amnistiaren eta ikurrinaren ofizialtasunaren alde egin zuten lana nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi destaca, tras reunirse con Aralar, que «ya no hay excusas para la mesa»
Kirolak
Campanada de Pereiro en La Toussuire
Jendartea
Txalaparta doinuekin jaso gaituzte Red Bayko badian
Euskal Herria
Udalbiltzaren alde egiteko dei egin diete hautetsiei
Ekonomia
Muere un operario en una cantera de Azpeitia
Euskal Herria
Diecisiete electos se comprometen a dar impulso al proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss