GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-20
Santa Engraziren bizia kontatzen duen pastorala izanen da igandean Santa Grazin
Aurtengo pastorala igandean estreinatuko dute Santa Graziko larreetan, eta herriaren izenak ezartzen zuen sainduaren bizia kontatuko dute. Hitzen idazteaz jaiotzez santagraztarra den Junes Casenave-Harigile apaiza arduratu da. Bi ordu eta erdi iraungo du, eta antzezlanean ia herri guztiak hartuko du parte; 250 biztanleetatik 80 izanen dira antzezle eta beste 130 prestaketa eta azpiegitura lanetan arituko dira. «Santa Engrazi» pastorala arratsaldeko lauretan hasiko da, baina egun osoko ospakizunak alaituko du bere sainduaren izena daraman herrixka. Bigarren eta azken antzezpena uztailaren 30ean izanen da.

SANTA GRAZI

Erdi Aroko antzerkietatik zuzenean dator pastorala, eta haren tradizioak aurten gaiaren bitartez oraindik urrunagoko garaietara eramango du ikuslea; 300. urte inguruan bizi izan zen Santa Engraziren bizia izango da gaia, hain zuzen ere.

Junes Casenave-Harigile apaiz santagraztarra izan da aurtengo pastoralaren idazlea. Haren hitzen bitartez Santa Graziko biztanleek herriaren izenaren etorburua den santuari omenaldia egin nahi izan diote. Casenave-Harigilek ez zuen pastorala egiteko asmorik, baina duela 120 urte bilduak izan ziren dokumentuak hartuta bere herrikideei galdetu zien zerbait egin nahi zuten. «Santa Engrazi era berezian ospatu nahi zuten, eta, aldi berean, pastorala Zuberoako gure ohituren arabera egitea proposatu nien, gero galde egin zidaten pastorala idazteko», erran du.

Pastoralaren idazlearen hitzetan, lan gaitzena dokumentuak biltzea izan da. «Dokumentuak bildu ditut, eta horietatik hartu ditut santua hil ondotik 20 edo 30 urtera Prudentzio olerkariak idatzi zituenak», azaldu du.

Santa Engrazi portugaldarra zen jaiotzez, eta 303. urtean erromatarrek martirizatuta hil zuten Zaragozan giristinoa izateagatik. Legendak dio lapur batzuk bitxiz betea zen bere besoa lapurtu zutela X. mendean, eta Zuberoara heltzean iturri baten ondoan zegoen haritz batean besoa gordetzera behartuak izan zirela.

Antolakuntza

«Antolaketa arras ongi doa. Nire lana ez da zinez gogorra, baina beti izan behar da prest edozein arazori aurre egiteko», adierazi du pastoralaren antolatzaile Thierry Borthiryk. Horren azaltzeko herrian egindako lana nabarmendu zuen: «Lehenik aipatu behar da 80 pertsona izanen direla taula gainean, eta 130 pertsona ari direla langile moduan laguntzen. Langile asko dago, eta antolakuntza ongi egina izan da, beraz azken unean ez da lan askorik, dena pentsatua bezala joaten ari da».

Egutegia ongi finkatua izan zen joan den uztailetik hasi baitira mustrakak edo pasteraleko entsaioak egiten. Duela hiru aste mustraka horiek pastorala bera antzeztuko den tokian egiten hasi dira. Duela bi aste 4.000 pertsonendako eserlekua eskeiniko dituen gradak montatzen hasi ziren.

Pastorala egiten duten herrietan gertatu ohi den bezala ekitaldi honen prestaketak jendeak bere auzokideak hobeto ezagutzeko parada eskeini du. «Goizean eta arratsaldean elkarrekin lanean aritzen gara eta gero aperitifa eta bazkaria ere hartzen dugu elkarrekin eta besta egiteko profitatzen dugu» kontatu du antolatzaileak.

Baina besta giro hori ez dute herriko jendearentzat bakarrik atxiki nahi: «Jendea Santa Grazira etortzea nahi dugu. Untza pasatuko dugu, egun guztia gurekin pasatzera gonbidatuak dira denak» adierazi du Borthiryk. Izan ere egun osoan besta egiteko ekitaldiak izanen dira. Goizeko hamarrak eta erditan mezarekin hasiko da eguna eta ordu bete beranduago herrian zehar itzulia eginen da musikak lagunduta pastorala eginen den tokiraino. Eguerdiak eta erdietarako bazkaria prest izanen da, mahaian eserita ongi jan nahi dutenentzat edo ogitarteko batekin asetzen direnentzat ere bai. Ondoren lauretan emango zaio hasiera urteetako lana izan den pastoralaren estreinaldiari.



Altzabeheitiko elizan santua pastoralean bezala
I. E.
SANTA GRAZI

Altzainen apaiz den pastoraleko idazle Junes Casenave-Harigilek Altzabeheitiko elizan dagoen paretako marrazki batek lagunduta idatzi du pastorala: «Elizan bada marrazki bat eta han zerbitzua egiten baitut, marrazki hori ikusi eta baliatu dut pastorala egiteko». Elizako imajina horrek Santa Engraziren historia baliatuta lehenago ere pastorala egina izan dela erakusten du, eta horixe azaldu du apaizak. «Altzabeheitiko horman ikusten da marrazturik Santa Engrazi bere lagunekin, pastoral batean bezala; makilekin agertzen da, ibiltzen eta kantan, pastoraletan egin ohi den bezala».

Lehen pastoral horretaz inongo oroitzapenik ez da atxikitzen, baina garaian hurbilago izan da Zaragozan martirizatua izan zen saindua protagonistatzat hartua izan duen beste pastoral bat. «Izan da Santa Engraziren pastoral bat, baina nahasia izan zen beste pertsonaia baten bizitzarekin. Santa Engrazi eta Geren nahasirik agertzen ziren bertan», azaldu du Casenave-Harigilek.

Euskal kulturaren berpiztea

Pastorala antolatzeak eta egiteak Santa Grazin euskal kulturaren berpiztea ekarri duela adierazi zuen “Santa Engrazi” pastoralaren antolatzaile Thierry Borthiryk: «Euskaldunak ez direnen artean euskararekiko interesa sortu du pastorlak». Herriaren egoera horrela irudikatu du: «Badira familia batzuk non gurasoek euskara badakiten eta gazteek ez. Beste batzuetan gurasoak Biarnokoak izanik haurrek euskara gutxi dakite, baina pastoralarekin ikusten da euskara eta euskal kultura hobeki ezagutzen ari direla. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi destaca, tras reunirse con Aralar, que «ya no hay excusas para la mesa»
Kirolak
Campanada de Pereiro en La Toussuire
Jendartea
Txalaparta doinuekin jaso gaituzte Red Bayko badian
Euskal Herria
Udalbiltzaren alde egiteko dei egin diete hautetsiei
Ekonomia
Muere un operario en una cantera de Azpeitia
Euskal Herria
Diecisiete electos se comprometen a dar impulso al proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss