GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-20
Tsunamiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Javan
Indonesiako Java uharteko mendebaldea jo duen tsunamiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu jada. Gainera, 273 lagun desagertuta daude, eta 40.000 mendietara joan dira ihesean. Batzuek desplazatu guneetan lo egiten dute, baina gero handik joaten dira beste lurrikara baten beldur. Ez dira Gobernuaz fio, astelehenean ez zielako abisurik eman.

YAKARTA

Joan den astelehenean Java uhartean izan zen tsunamiak 525 hildako eragin ditu, Indonesiako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez. Gainera, 273 pertsona desagertuta daude.

7,7 graduko lurrikarak itsasikara sorrarazi zuen. Olatuek Pagandaran herri turistikoa eta Cilacap barrutiko zenbait arrantzale herri suntsitu dituzte. Herri horietako milaka biztanlek mendietara ihes egin dute eta futbol zelaietan, meski- tetan edota plazetan lo egiten ari dira. Indonesiako Hondamendien Agentziaren arabera, 40.000 desplazatutik gora daude. Horientzako giza-laguntza ­babesteko plastikoak eta janaria, besteak beste­ iristen hasi da. Hala ere, agintariak kexu dira laguntza banatzeko zailtasun handiak dituztelako. Batzuk lotara joaten dira gune horietara, baina egunez hutsik gelditzen dira. Ondorioz, ez dakite janaria zelan banatu.

Herritar asko ez dira Gobernuaz fio. Hondamendia bazetorrela jakin zuen, baina sistemaren gabeziak direla-eta, ez zieten herritarrei ohartarazi. «Nork sinetsiko dio (Gobernuari)? Ez ziguten tsunamiaz ohartarazi, eta, berriro gertatuz gero, ez digute ohartaraziko», esan zuen Cilacapeko emakumezko batek.

Beldurra, gainera, ez da arrazoirik gabea. Atzo bertan 6,1 graduko lurrikara izan zen asteleheneko epizentrotik gertu. Orduan bai, Indonesiako Gobernuak tsunamiaren alerta zabaldu zuen, baina atzo iluntzera arte, behintzat, ez zuten biktimen berri eman.



Sistemaren akatsak konpontzeko ideien bila

PARIS

Unesco erakundearen ustez, Indiako ozeanoan itsasikarak detektatzeko sistemak ondo funtzionatu zuen joan den astelehenean, Indonesiako agintariek informazioa garaiz jaso zutelako. Orain azken txanpa gainditu behar da, informazio hori «kostaldeko populazioetaraino iristea» lortu behar da; hori esan zuen atzo Koichiro Matsura Unescoko zuzendari nagusiak. NBEko agentzia horren laguntzarekin ezarri da Indonesian alerta sistema hori 2004ko abenduko tsunamiaren ondoren. Unescoren asmoa da sistema Indiako ozeanoko 29 herrialdetan ezartzea, eta oraingoz 26tan jarri dute.

Bestalde, Jakartako Sismologia Agentziak sistemaren akatsak konpontzeko bideak aztertzen ari dira. Abisuak SMSen ­mugikorren mezuak­ eta mezu elektronikoen bidez, edo hondartzetan paratutako sirena eta bozgorailuen bidez helaraztea ideia batzuk dira. Hala ere, Indonesian 17.000 irla daudela eta mugikorra edo Internet luxuzko tresnak direla kontuan hartuta, ez dirudi oso eragingarriak direnik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi destaca, tras reunirse con Aralar, que «ya no hay excusas para la mesa»
Kirolak
Campanada de Pereiro en La Toussuire
Jendartea
Txalaparta doinuekin jaso gaituzte Red Bayko badian
Euskal Herria
Udalbiltzaren alde egiteko dei egin diete hautetsiei
Ekonomia
Muere un operario en una cantera de Azpeitia
Euskal Herria
Diecisiete electos se comprometen a dar impulso al proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss