GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-27
Kirurgialari pribatuen grebak ospitalean eragingo du
·Klinika pribatuetan lan- uzteak ari dira egiten tarifen eguneratzea eta aseguru-sari apalagoak eskatzeko

BAIONA

Orain bi urte Gizarte Segurantzarekin beren tarifak eguneratzeko sinatutako akordioa bete ez delako eta, bestetik, beren jarduera profesionalaren ondorioz sor daitezkeen ardura zibilak estaltzeko ordaintzen dituzten aseguru-sariak gero eta garestiagoak direlako, esparru pribatuko kirurgialari, anestesista eta ginekologoen sindikatuek grebarako deia egin dute Estatu osoan.

Ipar Euskal Herriko hainbat kliniketan grebak ez du, oraingoz, eragin handirik izan, baina mugimendua pixkanaka zabaltzen ari da. Horrela, Baionako Saint Etienne klinikan, Donapaleukoan eta Donibane Lohizuneko Poliklinikan ere, kirurgialariek hil edo biziko larrialdiak besterik ez dituzte artatzen, eta hori, prefetak gutxieneko zerbitzuak bermatzea agindu dietelako.

Horiek horrela, gainerako zaintza egintzak Baionako ospitalera desbideratzen ari dira, Donapaleukoak salbu, inguruetan ez baitago arreta espezializatuko beste zaintza gunerik.

Kirurgialari sindikatuen asmoa ospitale publikoko zerbitzuak gainezka jartzea da, botere publikoak beren eskakizunak behingoz kontuan har ditzaten presioa areagotzeko. Mementoz, Baionako ospitalean ez dago arazo aipagarririk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Al menos 54 trabajadores han perdido la vida en accidente laboral en Euskal Herria
Mundua
La ONU pidiķ diez veces a Israel detener los ataques que mataron a sus observadores
Iritzia
Israel, envalentonada
Ekonomia
BBVA aumenta un 84% el beneficio neto hasta junio
Euskal Herria
ĢEpaiketak gelditu eta artxibatu behar diraģ, exijitu du 18/98+ lan taldeak
Euskal Herria
Nafarroa gatazkaren parte dela nabarmendu dute NEBk eta Batasunak Iruņeko hitzorduan
Euskal Herria
PNV y PSE observan condiciones para constituir la mesa en otoņo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss