GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-27
Nafarroa gatazkaren parte dela nabarmendu dute NEBk eta Batasunak Iruñeko hitzorduan

IRUÑEA

Batasuneko Rufi Etxeberria, Arantxa Santesteban eta Elena Urabaien Nafarroako Ezker Batuko Jose Miguel Nuin, Ion Erro eta Pedro Esparzarekin bildu ziren atzo Iruñean, eta bi alderdiek bat egin zuten Nafarroak gatazkan duen garrantzia nabarmentzerakoan.

Bilkuraren ostean agerraldia egin zuten Arantxa Santestebanek zein Ion Errok, bakoitzak bere aldetik. Alderdien arteko bazterketarik gabeko elkarrizketa plurala abiatzeko premiaz aritu ziren biak.

Batasuneko mintzaide taldeko Santestebanek, kasu, zera azaldu zuen: «Alderdien arteko elkarrizketa anitzak martxan jarri behar dira, lurraldeen bazterketak eta bazterketa ideologikoak amaituta». Gainera, gatazka konpondu bidean, eragile politiko, sozial eta sindikalek ere parte hartzeko beta izango dutela esan zuen.

«Ez dago aitzakiarik»

Osterantzean, Santestebanek prozesuan Nafarroak duen garrantzia berretsi zuen: «Gatazkaren parte den heinean, gatazkaren konponbidean ere parte hartu beharko du». «Une historiko baten aurrean gaude, aukera asko eskaintzen dituen egoera batean, eta ez dago aitzakiarik behingoz alde anitzeko elkarrizketa abian jartzeko», esan zuen.

NEBko koordinatzaile na- gusiak ere adierazi zuen Nafarroan elkarrizketak hasi behar direla UPNk nahi ez izan arren: «Bakea herritarren eskubidea da, eta herriagatik egin behar da». NEBren ustez, «indarkeriaren amaierarako azken aukera» da hau, eta aprobetxatu beharra dago.

Bake prozesuak prezio politikorik ez duela izango ohartarazi zuen, eta datozen hilabeteotan Nafarroak, UPNren irizpideen gainetik, elkarrizketarako agertokia izango duela ziurtatu zuen; «prozesuak ez baitu atzera bueltarik».

Helburua, Erroren ustez, «adiskidetzea» da, eta hori lortu bidean Alderdien Legea aldatzearen alde ere egin zuen, bai eta kartzela politika aldatzearen alde ere.

Batasuneko Arnaldo Otegik ezin izan zuen hitzorduan parte hartu, baina bilkura positiboa izan zela nabarmendu zuten haren alderdikideek. Nola-nahi ere, desadostasunik ere plazaratu zen bi indar politikoen irakurketetan.

NEBk hiru elkargune proposatzen ditu elkarrizketarako: bata Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; bestea Nafarroan eta hirugarrena, aldiz, Estatu espainolekoa. Planteamendu horrekin ez dator bat Batasuna, zazpi herrialdeei eragiten dien gatazka bat bera eta bakarra izanik, elkargune bakarra nahiko lukeelako hark.

NEBk «sistema demokratikoa errespetatzeko, indarkeria oro errefusatzeko zein giza eskubideen defentsa egiteko» eskatu die elkarrizketan arituko direnei baldintza gisa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Al menos 54 trabajadores han perdido la vida en accidente laboral en Euskal Herria
Mundua
La ONU pidió diez veces a Israel detener los ataques que mataron a sus observadores
Iritzia
Israel, envalentonada
Ekonomia
BBVA aumenta un 84% el beneficio neto hasta junio
Euskal Herria
«Epaiketak gelditu eta artxibatu behar dira», exijitu du 18/98+ lan taldeak
Euskal Herria
Nafarroa gatazkaren parte dela nabarmendu dute NEBk eta Batasunak Iruñeko hitzorduan
Euskal Herria
PNV y PSE observan condiciones para constituir la mesa en otoño
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss