GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-27
«Epaiketak gelditu eta artxibatu behar dira», exijitu du 18/98+ lan taldeak
«Kate judizial lodi hau eten behar da, baita Auzitegi Nazionala ere», exijitu, eta hilabete luze hauetan epaiketaren izaera politikoa «oso argi» gelditu dela berretsi zuen atzo 18/98+ lan taldeak. Defentsarako eskubidea «egunero» urratu dela salatu eta datozen epaiketetan gauza bera gertatuko den kezka azaldu zuen. Horregatik, sumario guztiak bertan behera gera daitezela eskatu eta «garrantzi handiko» ekimenak egiteko duen asmoa iragarri zuen Donostian.

DONOSTIA

18/98 epaiketa eta atzetik datozenak bertan behera geldi daitezela eskatu zuen berriro ere 18/98+ lan taldeak. Atzo Donostian eginiko agerraldian sumario bakoitzeko auzipetu bana egon zen: Julen Larrinaga (Amnistiaren Aldeko Batzordeak), Maribi Ugarteburu (Udalbiltza), Jon Markel Ormazabal (Jarrai, Haika eta Segi), Teresa Toda (18/98), Martxelo Otamendi (Egunkaria) eta Pernando Barrena (Batasuna). Haiekin batera, lan taldeko beste zenbait kide eta auzipetu egon ziren; hala nola, Agustin Rodriguez, Xabier Balantzategi, Ma- rio Zubiaga, Mirian Campos, Aratz Estonba, Xabier Barber eta Lander Etxebarria.

Irailean Madrilera bidaia gehiago egin behar ez izatea espero dutela esan zuten: «Dena den, ez dugu ahaztu behar Auzitegi Nazionalak epaiketarekin jarraitzeko asmoa duela», ohartarazi zuten Maite Aristegik eta Roberto Lopez de Etxezarretak. Joan den azarotik hona, Auzitegi Nazionalak defentsarako eskubidea «egunero» ukatu duela eta egoera «zeharo kafkianoa» izan dela adierazi zuten. «Defentsa egikaritzeko izugarrizko oztopoak egon dira, hitza behin baino gehiagotan ukatu du epaimahaiak, dokumentu batzuk galdu dira, eta ehun milatik gora folio azaldu dira bat-batean. Horiek behar bezala aztertu ahal izateko abokatuek planto egin zuten», gogora ekarri zuen Lopez de Etxezarretak.

Haren hitzetan, zentzurik gabeko epaiketa politikoa da. Auzitegi Nazionala «salbuespenezko epaitegia» dela berresteaz gain, bere helburua zilegi di- enjarduerak zigortzea dela plazaratu zuen. «Gainera, epaia atera aurretik, jada, zigor latza pairatzen ari dira auzipetuak. Zortzi hilabete hauetan beren bizitza aztoratu da, gastu ekonomikoa eta nekea, fisiko nahiz psikologikoa, handia izan da. Nork eta nola ordainduko dizkie kalte horiek guztiak?», galdetu zuen Aristegik.

Nabarmendu zuenez, ikusi, entzun eta gertaturiko guztiak «oso etorkizun beltza margotzen» du atzetik datozen sumario eta epaiketentzat. «Nork sines dezake berme prozesal guztiak errespetatuko direnik?», helarazi zuen. 18/98+ lan taldearen ustez, beraz, irtenbide zuzen bakarra epaiketak gelditu eta artxibatzea da. Ondorioz, auzipetu guztientzat absoluzioa exijitu zuen.

Era berean, hedabideak itxita jarraitzea, ilegalizazioari eustea, manifestatzeko eta disidentzia eskubideak urratzea salatu zituzten. «Eskubide unibertsalak dira eta ez dugu onartuko horiekin komertziorik egiterik. Benetako justizia batek errespetatu eta edukiz bete behar ditu», adierazi zuen Lopez de Etxezarretak.

Aristegiren esanetan, eskubide horien alde eginez gatazkaren konponbidea «gertuago» egongo litzateke.

Ildo horretan, datozen asteetarako, eta, bereziki, irailerako «garrantzi handiko» ekimenetara deitzeko asmoa dutela iragarri zuten. «Eskubide zibil eta politiko guztien berreskuratzeari gure ekarpen positiboa egin nahi diogu, afera honek guztion konpromiso aktibo eta zabala eskatzen baitu».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Al menos 54 trabajadores han perdido la vida en accidente laboral en Euskal Herria
Mundua
La ONU pidió diez veces a Israel detener los ataques que mataron a sus observadores
Iritzia
Israel, envalentonada
Ekonomia
BBVA aumenta un 84% el beneficio neto hasta junio
Euskal Herria
«Epaiketak gelditu eta artxibatu behar dira», exijitu du 18/98+ lan taldeak
Euskal Herria
Nafarroa gatazkaren parte dela nabarmendu dute NEBk eta Batasunak Iruńeko hitzorduan
Euskal Herria
PNV y PSE observan condiciones para constituir la mesa en otońo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss