- Urrezko Aizkora
Larretxea nagusitu da Txapeldunen Ligako saioan
DONOSTIA
Larretxea nagusitu zen herenegun Gasteizen jokatu zuten Txapeldunen Ligako saioan. 13 puntu batu zituen; 10 Arrospidek, eta 1 Olasagastik. Sailkapen nagusian ere bakar-bakarrik jarri da lehenengo Larretxea.45 ontzakoa kolpeka moztuz abiatu ziren, eta hor Larretxea nagusitu zen 42 kolperekin. Ondoren, kana- erdikoa zutik moztu behar izan zuten, eta Arrospide izan zen onena, 1.30eko denborarekin. Gero, 45 ontzakoarekin erlojuz kontra neurtu ziren, eta Larretxea nagusitu zen, 1.04ko denbora eginda. 45 ontzakoa zutik eta etzanda mozten Arrospide izan zen onena, 3.05 eginda. 60 ontzakoarekin, Larretxea nagusitu zen, 1.58ko denborarekin, eta bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako mozten azkarrena ere Larretxea izan zen, 9 minutu eta 43 segundotan amaitu baitzuen lana.
|