- Sokatira
Goiherri da nagusi 560 kiloko ligaxkan
DONOSTIA
Goiherriri oso egoki jarri zaio 560 kiloko txapela, herenegun irabazi egin baitzuen pisu horretako bigarren jardunaldian, eta azkeneko saioan gauzak oso gaizki egin beharko ditu pisu horretan garaile ez izateko. Bigarren posturako, berriz, asko lehiatu beharko dute, sailkapen nagusian berdinduta baitaude Areso eta Gaztedi. Barrikan, Goherri A izan zen onena, saioko tiraldi
guztiak irabazita. Areso izan zen bigarren Goiherrirekin bakarrik galduta, eta
Gaztedi A, berriz, hirugarren izan zen, aurreko biekin galduta. Goiherri B
taldeak Gaztedi B menderatu zuen, eta horiek saio guztiak galdu zituzten.
|