GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-27
Andoni GOIKOETXEA | Segalaria
ĢIgandeko finala inoiz baino estuagoa izango delakoan nagoģ

Andoni Goikoetxea aurten berriro ere Euskal Herriko finalean izango da. Gazteluarrak iaz ezin izan zuen azkeneko saioa jokatu, baina aurten gorputzaldi onarekin eta itxaropenarekin agertzen da.

­Nola datorkizu igandeko finala?

Ongi, itxaropentsu. Nahiko ongi prestatuta nagoela uste dut, eta gogoz igandea heltzeko.

­Aurtengo denboraldian behetik gora zatozen segalaria zara, ezta?

Uste dut baietz. Hasiera ez nuen ona izan. Orendainen, Gipuzkoako Txapelketako lehen kanporaketan, ez nuen nire lana egin. Udaberrian berandu arte arraunean ibili nintzen, eta segarako datak gainera etorri zitzaizkidan. Behar bezala prestatu gabe hasi nintzen lehiatzen. Gero, azkeneko bi saioetan oso ongi ikusi dut nire burua.

­Zaleentzat ezuste handi samarra izan zen Gipuzkoako finaletik at geratzea. Zer gertatu zitzaizun Orendaingo kanporaketan?

Gorputzez ongi nengoen, baina arraunean ibili nintzenez, segan bi astetan bakarrik arituta joan nintzen, eta hor egin nuen akatsa. Gero, beroa ere handi samarra egiten zuen, eta saioari tamaina hartu ezinik ibili nintzen.

­Igandean ordubetean aritu beharko duzue segan. Kezkarik bai?

Apur bat kezkatzen nau, baina ikusita nola ari naizen entrenatzen, konfiantza handiarekin noa, eta ezeren okerrik ez dela lan oso on bat egiteko itxaropen osoa daukat.

­Igandean hiru herritar izango zarete finalean.

Bai, eta uste dut hori handia dela Gaztelu bezalako herri txiki batentzat. Horrelako herri batean maila horretako hiru segalari izatea polita da.

­Iaz ez zenuen lortu Euskal Herriko finalean sartzea, baina Gipuzkoakoan izan zinen. Aurten alderantziz izan da. Horrekin esan al dezakegu azken urte hauetan moduan zabiltzala aurten ere?

Bai, nik uste dut azkeneko urte hauetan maila bertsuan nabilela. Nik uste dut hor bagaudela bost edo sei segalari maila oso bertsua daukagunak, eta horietatik edonor sar daiteke finalean, eta edonor gera daiteke kanpoan. Iaz Gipuzkoako finalean izan nintzen, baina Euskal Herrikoan ez. Orduan, kanporaketan oso lan ona egin nuen, baina ez nuen sartzerik lortu, baina egindako lanarekin oso gustura geratu nintzen.

­Esaten dutenez, Otxandion dagoen belarra ere ez omen da primerakoa. Beraz, horrek baldintza al dezake igandeko finala?

Agian bai. Nik ez dut ikusi, baina han izan direnek esan didatenez, Maņarian baino belar gehiago egon arren, zailagoa ere ba omen dago. Dena dela, belarra zaila izan arren, eta gehiegi ez izan arren, denontzat berdin badago, konforme, azkenean beharrezkoena hori izango baita, belarra denentzat bera izatea.

­Azkeneko emaitzak ikusita, zaleek Lapazaran jotzen dute faborito. Segalari askok, aldiz, gauzak oso berdintsu ikusten dituzte. Zuk nola ikusten duzu?

Nik ez dut inondik inora faborito garbirik ikusten. Egia da finalerdietan Lapazaranek moztu zituela kilorik gehien, baina bere txandan zegoen belarrik berdeena ere. Nik lau finalistak oso maila bertsuan gaudela ikusten dut, eta uste dut lauetako edonork lor dezakeela txapela. Igandekoa inoiz baino estuagoa izango delakoan nago.

­Erasunek eta Mitxelenak parte hartu ez izanak gainerakoei txapela lortzeko aukera gehiago uzten al dizkizue?

Baliteke haiek ez ateratzearekin besteek aukera gehiago izatea txapela lortzeko, baina berak atera ez badira zerbaitegatik izango da. Hemen kanpotik ematen duena baino zailagoa izaten da txapela lortzea, eta urte guztiko lana gogorra izaten da heldu garen lekura heldu ahal izateko.

­Zu lehiaketetako beteranoetako bat zara. Nola ikusten duzu segalaritzaren gaur egungo egoera?

Nik uste dut nahiko ongi dagoela. Hemen bagaude bost edo sei segalari oso parekoak, edonork edonori irabazteko modukoak, eta horrek jendea animatu egiten duela iruditzen zait. Gero, ikusleen aldetik ere uste dut gorantz egin duela. Garbi dago hobetzen jarraitzeko lana egin beharra dagoela, baina nire ustez, orain baino dezentez okerrago egon da segalaritza. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Al menos 54 trabajadores han perdido la vida en accidente laboral en Euskal Herria
Mundua
La ONU pidiķ diez veces a Israel detener los ataques que mataron a sus observadores
Iritzia
Israel, envalentonada
Ekonomia
BBVA aumenta un 84% el beneficio neto hasta junio
Euskal Herria
ĢEpaiketak gelditu eta artxibatu behar diraģ, exijitu du 18/98+ lan taldeak
Euskal Herria
Nafarroa gatazkaren parte dela nabarmendu dute NEBk eta Batasunak Iruņeko hitzorduan
Euskal Herria
PNV y PSE observan condiciones para constituir la mesa en otoņo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss