- Ingude eta lasto altxatzea
Etxeberriak eta Ituartek ere txapela jantzi dute
ASTIGARRAGA
Atzo Astigarragan batu ziren zaleek trontzalarien finalaz gain beste bi final ere ikusi zituzten. Patxi Ituartek lasto altxatzeko txapela eraman zuen, eta Andres Etxeberriak bereganatu zuen ingude altxatzekoa.Ingudearekin itzulera ezin hobea izan zuen Andres Etxeberriak. Aurretik txapeldun izandakoa zen, eta utzita egon bada ere, berriro ere bere maila eman zuen atzokoan. Lastoarekin, berriz, ongi irabazi zuen Patxi Ituartek.
|