GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-27
- Pilota
Irujok eta Waltarik lehen saioa egin dute elkarrekin
·Asteazkenean jokatuko dute Baionako Masterraren lehen finalerdia

DONOSTIA

Goiz ederra izan zen atzokoa, inolako zalantzarik gabe, trinketea maite duten zale guztientzat. Baionako Masterrean batera jokatuko dutela eta, lehiaketaren aurkezpenaren aurretik, entrenamendu motz bezain distiratsua egin zuten Juan Martinez de Irujok eta Waltari Agusti pilotari kubatarrak.

Bikotea osatuko dute aspaldiko bi lagunek eta elkarrekin pilotakada batzuk jotzeko aukera izan zuten Baionako Moderne Trinketean. Kubatarrak eta Iberokoak Ibarrola eta Ozafrainen aurka jokatu zuten saiotxo horretan eta pilotazaleei hortzak zorrozten hasteko garaia iritsi dela gogorarazi zieten.

Masterreko lehen finalerdia jokatuko dute lau pilotari horiek datorren asteazkenean (Moderne, 20.00etan) eta irabazleek ostegunean jokatuko den bigarren finalerdiko irabazlearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Ikuskizuna, beraz, erabat ziurtatuta dago.

«Oso pozik»

Waltari Munduko Txapeldunak sekulako ilusioa agertu zuen entrenamendua amaitutakoan Masterra jokatzeko aukera izango duelako. «Lehen ere etorri izan naiz gonbidatuta, baina paper-kontuen erruagatik ez dut inoiz mota honetako partidarik jokatzeko aukera izan. Azkenean, iritsi da eguna eta oso pozik nago Irujorekin jokatuko dudalako. Orain dela bost bat urte lagunak egin ginen eta ordutik berekin jokatzeko gogoa izan dut. Ea partida ona irteten zaigun », adierazi zuen aurrelari kubatarrak.

Juan Martinez de Irujo ere ilusioz beteta dago berriz ere trinketean aritzeko, gazteagoa zenean makina bat partida jokatu baitzituen lau pareta artean. «Ez dut trinketean jokatzeko aukera askorik izaten urtean zehar eta eguneroko lanetik pixka bat aldatzeko ongi etorriko zait. Waltarirekin jokatzea ohorea izango da eta eguna iristeko irrikan nago», esan zuen nafarrak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Al menos 54 trabajadores han perdido la vida en accidente laboral en Euskal Herria
Mundua
La ONU pidió diez veces a Israel detener los ataques que mataron a sus observadores
Iritzia
Israel, envalentonada
Ekonomia
BBVA aumenta un 84% el beneficio neto hasta junio
Euskal Herria
«Epaiketak gelditu eta artxibatu behar dira», exijitu du 18/98+ lan taldeak
Euskal Herria
Nafarroa gatazkaren parte dela nabarmendu dute NEBk eta Batasunak Iruñeko hitzorduan
Euskal Herria
PNV y PSE observan condiciones para constituir la mesa en otoño
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss