Israelek 23 hildako eta zauritu asko eragin ditu Gazan
Hiru urteko neska eta zazpi hilabeteko ahizpa dira atzo Israelgo Armadak hildako palestinar gazteenak. Dozenaka tanke sartu ziren Gazako Ash Shaaf auzora eta Jabalia iheslari eremura. Milizianoak tankeei aurre egiten saiatu ziren eta okupatzaileen hiru tanke suntsitzea lortu zuten. Soldadu israeldarra harrapatu zutenetik, Gazan 150 pertsona hil ditu Israelek.
GAZA
Dozenaka tanke, hondeatzeko makina eta bestelako ibilgailu blindatu erabili ditu Israelgo Armadak Gaza hiriko ipar-ekialdeko auzoen aurkako erasoaldian. Gerra hegazkinen laguntza ere izan zuten. «Soldaduak sartzen ari ziren bitartean, bazter guztietara egiten zuten tiro. Tanke batek bete-betean harrapatu zuen talde bat: hildako bat eta hamar zauritu», adierazi du lekuko batek. Gazako segurtasun indarren bertsioaren arabera, Israelek lau eraso egin zituen atzo goizaldean bere operazioa oztopatu nahi zuten milizianoen aurka. Normalean, tankeek erresistentzia sumatzen duten bakoitzean, hegazkinei ematen diete informazioa, eta horiek aire erasoak egiten dituzte, soldadurik ez galtzeko. «Sansonen zutabeak» izena jarri diote okupatzaileek operazioari.Jabaliako iheslari eremuan hildako bost palestinarrak Ezzedin al Kasam Brigadetako kideak ziren, Hamas mugimendukoak, alegia. Tanke bat sun- tsitu nahian, suziri bat jaurti zioten, baina kale egin zuten eta blindatuko soldaduek ez. Gaza hiriko iparraldean Barne Ministerioak dituen instalazioak ere suntsitu zituzten atzo israeldarrek. Borrokek makina bat zauritu eragin zituzten eta horietako bat, gainera, hil egin zen geroxeago. Hildako gehienak, gutxienez zortzi umeak barne, Gaza hiriko Ash Shaaf auzoan izan ziren. Yuma as Saka Shifa erietxeko eledunak egindako kalkuluen arabera, bertan bederatzi palestinar hil dituzte. Zauritu batzuk ere larri zeuden bart. Bertan zauritu zuten Ibrahim Al Atla kazetaria, PBC Palestinian Broadcasting Corporation konpainiako kamera-operadorea. Bere lankide batek esan zuen balen aurkako txaleko bati esker, bizirik zegoela erietxera oso larri eraman zutenean. Beste bi kazetari ere zauritu zituzten leku berean, Japoniakoa bat eta palestinarra bestea.
Telefonazo previo al bombardeo
GAZA El Ejército israelí está llamando por teléfono a palestinos residentes en la franja de Gaza para comunicarles que sus casas van a ser bombardeadas debido a que «dan cobijo a terroristas», según informaron ayer testigos palestinos. Se trata de un mensaje grabado en árabe, en el que una voz afirma que habla en nombre del Ejército israelí y anuncia al oyente de que su hogar será destruido. Durante los últimos tres días, siete casas en las que vivían palestinos que habían recibido este mensaje han sido destruidas. Mientras suena la llamada en la pantalla del teléfono móvil, o fijo, no aparece el número del comunicante sino el mensaje de «número privado», por lo que el fiscal general palestino, Ahmed al Mughani, ha emitido una orden para prohibir que los comunicantes de teléfonos en Gaza eludan identificarse. Hasta ahora, el Ejército israelí lanzaba octavillas desde aviones en las que advertía a los palestinos de que «sus vidas corren peligro» y, más recientemente, de que sus casas «serán atacadas si son empleadas para esconder armas». Tel Aviv ni confirma ni desmiente tal práctica.
|