Adin guztietako boluntarioak Hendaiako itsasbazterrak garbitzen
80 pertsona bildu ziren atzo Hendaiako Abadia eremuan itsasbazterreko Kontserbatorioaren deialdiari erantzunez. Udan lau aldiz elkartzen dira boluntarioak eskularruak jarrita eta plastiko poltsak eskuetan Hendaiako itsasarteak garbitzeko. Erdiko Ura itsasartea eta Loiako badia garbitu zituzten atzo.
Familiak, bikoteak eta haur eta gazte taldeak elkartu ziren atzo Hendaiako Abadia eremuko Larretxean goizeko bederatzi eta erdietan. Jende ezberdin anitz bazen, baina denak xede bakarrarekin, itsasbazterra garbitzea, alegia. Hamar bat urte badira Itsasbazterreko Konserbatorioak garbiketa irteera hauek antolatzen dituela eta gaur egun inguruko biztanleen artean hitzordu ezagun bilakatu dira. Urtero lau garbiketa egun antolatzen dituzte, bi uztailean eta beste bi abuztuan, eta beti arrakasta handia izaten dute. Uztailaren 12an izan zen lehen irteeran 60 pertsona bildu ziren eta atzokoan 80. Hurrengo garbiketak abuztuaren 9an eta 23an izanen dira. Aldiro Erdiko Ura itsasartea eta Loiako badia garbitzen dituzte itsasoak hondakinak etengabe eramaten baititu kostaldera, batez ere itsaso zakarra dagoenean. Boluntario asko elkartzen direnean hondartzatik urrunago dauden beste itsasarte batzuk ere garbitzen dituzte. Itsasbazterreko Kontserbatorioko kontserbatzaile Ganix Grabièresek nabarmendu nahi izan zuen horrelako egunetan egiten den lana oso handia dela, berak bakarrik egin beharko balu bi asteren lana izanen litzatekeela. Makinekin ezin da toki horietara hurbildu eta, gainera, pertsonek egiten duten aukeraketa makinek ezin dute egin. Izan ere, gizakiek botatako hondakinak besterik ez dituzte biltzen, naturak botatako egurrak edo itsas belarrak bertan uzten dituzte. Kontserbatorioak eskularruak eta plastiko poltsak banatzen ditu boluntarioen artean eta kontuz ibiltzeko argibide batzuk ere aipatzen ditu. Ordu eta erdi inguru irauten duen lanaren ondoren abiapuntu izan den Larretxera itzultzen da jendea eta han Abadiako eremuan landatzen diren lehengo motetako sagarrak, sagar zukua eta sagardoa eskaintzen zaizkie aldiro. Itsasarteetan denen laguntza da beharrezkoa, norberak bere ahalen arabera egiten du lan. Mota guztietako jendea hurbiltzen da, eskualdekoa edo kanpokoa izan. Zenbaitentzat urteroko hitzordu bilakatu da garbiketa irteera. Donibane Lohizuneko Maider ahal duelarik hurbiltzen da laguntzera: «Tokia zoragarria da eta lana ere polita da elkarrekin egiteko». Hendaiako familia batek ere adierazi zuen beraientzat urteroko ekintza garrantzitsua dela eta, gainera, beraien alaba beti lagun bat edo besterekin joaten dela. «Guri asko gustatzen zaigu, oso hezigarria da eta parte hartzeko era bat ere bada. Egin dezakegun gutxiengoa dela iruditzen zaigu», adierazi zuen amak. Baina lehenago inoiz joanak ez zirenak ere baziren parte hartzaileen artean. Biriatuko gazte batek azken mementoan Hendaiara bertaratzea erabaki zuen. «Irratian entzun dut eta gehiegi pentsatu gabe etortzea erabaki dut», esan zuen batek.
Haurrak jolasean
Hala ere, haurrak ziren atzo protagonista. Donibane Lohizuneko Sagardia aisialdirako zentroak eta Hendaiako Udalekuk gaztetxoek ingurumena ezagutzeko eta zaintzen ikasteko irteera hauek antolatu zituzten. Haurren artean poza eta alaitasuna zen nagusi Abadiako eremuan, nahiz eta Sagardiako animatzaile Carol Cousinek kontatu zuen legez ez zen hasieratik horrela izan: «Hasieran nora gentozen esan genielarik zabor-biltzaile lanetan ez zutela aritu nahi esaten zuten batzuek, baina orain hemen daudelarik, jolas bat bezala ikusten dute». Horrela zen, hain zuzen ere, haurrak itsasartean zehar alde guztietatik ikusten baitziren gauzak biltzen eta elkarrekin jolasean, ea nork aurkitzen zuen hondakinik bitxiena. Beste haur batzuentzat, aldiz, altxorraren bila ibiltzea bezala izan zen. Gurasoekin joana zen lau urteko haur batek antxeta baten bi luma aurkitu zituenean berehala hurbildu zen motxilak uzten ziren tokira bere «altxorra» gordetzera. Altxor gutxi aurki bazitekeen ere, Ganix Grabièresek imajinazioari bidea irekia utzi zion bere azalpenetan. Bai txanponak bai billeteak ere aurkitzen bazituzten beraientzat atxiki zitzaketela esan zien haurrei bere azalpenetan, ohikoa zuen umorearekin. Umoreak ez zien azalpenei garrantzirik kendu, haur guztiek Grabièresek azaldutako arau guztiak betetzen zituztela ikus baitzitekeen. Izan ere, segurtasun arau batzuk ezarri zituzten. Esaterako, haurrek ezin zituzten kristalak ukitu. Gaztetxoek kristal zatiren bat ikusten zutenean heldu baten bila joaten ziren berak har zezan. Nerabe taldeak ere baziren garbitzaileen artean. Hendaiako surf eskolatik talde bat bertaratu zen, praktikatzen duten kirolaren medioa zaintzeko. Bestalde, 15 gaztez osatutako talde bat joan zen Pauetik Hendaiara. Irteera horrekin kostaldea eta itsasoa ezagutzeko era ezberdin bat izan zuten, eta aldi berean, itsasotik urrun bizi den jendeak ere ozeanoetan duen eraginaren berri izan zuten. Abadiako eremuan ingurumena lantzen duen animatzaile Fabienne Gracyk argi azaldu zuen atzo: «Noski, hondakin asko itsasontzietatik eta kostaldetik datoz, baina beste asko urrunagotik etortzen dira. Mendian iturriak badira eta iturriak erreketara joaten dira eta handik itsasora, beraz, itsasotik kilometro askotara botatzen dugun zerbait kostaldean aurki dezakegu». Gracyk, bestalde, naturaren jakituria aipatu zuen: «Garbiketa hauetan jendea konturatzen da itsasoak bereak ez direnak botatzen dituela». Azkenik, honakoa gehitu zuen Gracyk: «Hori ongi dago, horrela guk sortutakoak guk bil ditzakegu-eta». -
HENDAIA
Sigue prohibido el baño en Ereaga
El Departamento de Sanidad del Gobierno de Gasteiz decidió ayer permitir el baño libre en la playa de Ereaga, en Getxo, y retirar las balizas colocadas el pasado domingo en los laterales, tras detectarse un vertido de combustible procedente, previsiblemente, de la limpieza de los tanques de un barco. Técnicos de sanidad acudieron ayer a las playas de Ereaga y Las Arenas, ambas en Getxo, para comprobar la situación del vertido que el domingo se detectó en ambas playas para estudiar la posibilidad de levantar la prohibición al baño en la zona de las rocas de Ereaga, que fue la parte que quedó balizada ayer. Según fuentes de la Consejería de Sanidad, de momento se mantendrá la prohibición al baño en la playa de Las Arenas, porque presentaba ayer «elementos flotantes» y, por ello, «el baño no se podía permitir», por lo que la bandera roja continuará izada. Por otra parte, Cruz Roja insiste en las recomendaciones habituales para bañistas, entre las que destaca el llamamiento a «bañarse en zonas vigiladas» y el respeto a las banderas de seguridad. Además, coincidiendo con las altas temperaturas registradas estos días, subrayan la necesidad de extremar los cuidados con el sol. Recomiendan exposiciones de pocos minutos los primeros días, utilizar cremas protectoras y tomar precauciones con niños y ancianos. En lo que respecta al baño, Cruz Roja destaca además una serie de síntomas que aconsejan la salida del agua de forma inmediata, se trata de escalofríos o tiritona persistente, acompañado de enrojecimiento de la piel, sensación de fatiga, dolor de cabeza o pinchazos en la nuca, picores de vértigo, mareo o zumbido de oídos, visión borrosa o «en lucecitas» o calambres musculares. Itsasbazterreko babeslearen diploma
Hendaiako itsasarteak garbitzen goiza eman eta gero, Itsasbazterreko Kontserbatorioak diploma bat banatzen du boluntarioen artean. «Hasieran diploma haurrei bakarrik ematen genien, baina orain pertsona guztiei ematen diegu eta jendea oso pozik egoten da», azaldu zuen Hendaiako kontserbatzaile Ganix Grabièrek. «Sinbolikoki oso garrantzitsua da. Lanean aritzen diren ordu eta erdi horrek normalean ingurumenarekiko errespetua handitzen du», gehitu zuen. Diploma horiek Bixente Lizarazuk sortutako Liza fundazioak finantzatzen ditu.
|