«Borondate politikorik ez dago istripuak ekiditeko»
Azken asteburua zoritxarrekoa izan da Euskal Herriko langileentzat. Joan den ostiralean bi gizon hil ziren Araban eta beste bat Bizkaian, eta igandean ere Basauriko langile bat zendu zen Santurtziko portuan. Hori dela-eta, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek gobernuek arazoa konpontzeko «borondate politikorik» ez dutela salatu dute.
BILBO
ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek, joan den asteburuan izandako lan heriotza kopurua ikusita, «Pariseko, Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeko gobernuek» arazoa konpontzeko ez dutela «borondate politikorik» salatu dute. «2006ko datuak berriz ere kezkagarriak dira. Oraindik ez dugu urtea amaitu eta jada 59 langile hil dira eta badirudi inori ez zaiola axola», gaineratu dute.Hori dela-eta, sindikatu horiek bi elkarretaratze egingo dituzte gaur; bata Bilbon, Lakuako Lan Sailaren parean, 11.00etan, eta bestea Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren parean 12.00etan. Era berean, CCOOk ere elkarretaratzea egingo du 11.30ean Bilbon, Confebasken egoitzaren aurrean. Izan ere, aipatu sindikatuek joan den ostiraletik bi gizonezko eta emakumezko bat hil direla gogora ekarri nahi izan dute. «Ostirala 28an, Araban, Belabia enpresan lan egiten zuen 42 urteko F.B.M. langilea eta 47 urteko D.Z.B. boliviarra hil ziren. Azken langile horrek Excavaciones Enedino Chaveserako egiten zuen lan; hori Exbasaren azpikontrata bat zen, eta hau era berean, Ute Armiñonen azpikontrata zen.Horren guztiaren sustatzailea gainera, Arabako Foru Aldundia zen. Bizkaian, aldiz, ostiral berean 28 urteko J.A.F.G. portugaldarra hil zen, 40 urte zituen eta Consmea eraikuntza enpresarentzako ari zen lanean Abandoibarrako dorreetako obretan», gaineratu dute. Joan den igandean, gainera, A.B.R.A 27 urteko emakumea hil zen Santurtziko portuan. Heriotza hori salatzeko LABek elkarretaratzea egingo du gaur 20.00etan Basauriko Venta Plazan, langilea hangoa baitzen. Aipatu behar da ere, istripu horretan zauritua izan zen A.A.C. langilea atzo bueltatu zela etxera igandetik Gurutzetako ospitalean egon eta gero.
Onura ekonomikoak eta bizia
«Lan istripu latz hauek guztiek lan harremanen alderik garratzenak erakusten dizkigute, non patronalaren onura ekonomikoak langileen bizia baino gehiago balio duen», gaineratu dute sindikatuek. Era berean, Administrazio Publikoek ere, askotan obretako sustatzaile diren aldetik, badutela erantzukizuna salatu dute. Hori horrela, eta Excavaciones Enedino Chaveseko langilearen heriotzaren kasuan, erantzukizuna Arabako Foru Aldundiarena dela uste dute, baita «bere arduradunarena ere, Ramon Rabanerarena, hain zuzen». Hori dela-eta, auto istripuetan egiten duten bezala, enpresaburuei «puntu bidezko karneta» jartzeko eskatu dute.Baina, asteburu tragikoa ikusita, sindikatuak ez dira egoera salatzera atera diren bakarrak izan. Batasunak istripu horiek guztiak salatu ditu, eta lan malgutasuna, prekarietate soziala eta lanekoa, lan erritmoen biziagotzea, atsedenaldiak murriztea eta ardura neurrien erlaxazioa jo ditu, besteak beste, errudun eta elkarretaratzeetan parte hartzeko deialdia egin du. Elkartzen eta Herria Aurrerak ere istripuak salatu dituzte eta hildakoen familiei eta lagunei elkartasuna adierazi diete. Concentración de solidaridad con Ibai Alonso en
Mercedes
Varias decenas de trabajadores se concentraron ayer durante una hora ante la entrada de la planta de DaimlerChrysler (Mercedes) en Gasteiz, en solidaridad con Ibai Alonso, trabajador de Gigabar, subcontrata de limpieza de la multinacional alemana. Alonso se encuentra en coma inducido desde que el pasado día 22 sufriera un accidente al caer de una altura de seis metros. Los concentrados exigieron responsabilidades, tanto a Gigabar como a DaimlerChrysler. -
|