AZPEITIA
Bajo un intenso sirimiri, varias decenas de personas esperaban ante la Basílica de Loiola la llegada de las autoridades civiles que iban a asistir a la tradicional misa de San Ignacio. Las pancartas que portaban delataban el motivo de su presencia. Dos de ellas, de grandes dimensiones, mostraban los rostros de los presos y presas. En la tercera se podían leer dos lemas: «EAJ-PNV: Zuen utzikeria estatuen bortizkerientzat txeke zuria» y «Euskal preso eta iheslariak EHra, etxera. Konpromezuak orain». Al lado, el portavoz de Etxerat, Estanis Etxaburu, resguardaba de la lluvia con su paraguas a Joxepa Arregi presidenta del colectivo de familiares y allegados y Juana Jauregi.
Ambas abandonaron su refugio ante la llegada de Juan José Ibarretxe. Arregi se presentó ante el lehendakari y, tras saludarle con un beso en la mejilla e intercambiar con él unas breves palabras, le hizo entrega de una carta cuyo contenido reproducimos en su práctica totalidad en la parte inferior de esta página. Ibarretxe tomó el sobre y lo guardó en un bolsillo interior de su chaqueta, tras lo cual siguió su camino hacia el interior del templo.
Posteriormente, Estanis Etxaburu se dirigió a los medios de comunicación para explicar los motivos de esta iniciativa. El portavoz de Etxerat criticó que, hasta la fecha, las interpelaciones al lehendakari no han encontrado respuesta, por lo que volvió a demandarle compromisos efectivos con los represaliados vascos.
«Finalizan el curso político y se van de vacaciones, pero para nosotros y nuestros familiares no hay vacaciones. Estamos asqueados. No hacemos más que cargar féretros sobre nuestros hombros», denunció.
«Nunca les vemos»
Sin ir más lejos, la pasada semana fallecía el exiliado Iñaki Rike. Etxaburu se preguntó «dónde está él [Ibarretxe], dónde está el tripartito» cuando se producen este tipo de situaciones. Por ello, insistió en que «exigimos compromisos prácticos, no de palabra». Como ejemplo, apuntó que «nunca les vemos en nuestras movilizaciones, en nuestros actos».El portavoz de Etxerat consideró que «los políticos vascos han de dar la cara para acabar con la violencia de los estados, y el primero debería ser Ibarretxe». Añadió que «si esto ha de solucionarse entre todos tal y como se viene repitiendo durante los últimos meses también deben participar nuestros familiares».
Eskutitz honen bitartez gaurkoan ere zuregana zuzendu gara. Zuk orain artean gure eskaerei erantzun bakar bat ere eman ez izanak eztabaida sortu du senide eta lagunon elkartean zuregana zuzendu behar ginen ala ez erabakitzerakoan (...).Lehendakari gisara dituzun ardura politikoak medio, hemen gara ondokoak gogorarazteko:
- Bizirik eraman zituzten eta hilik itzuli dizkiguten gure semeei maitasuna eta elkartasuna adieraztea eta agur duin bat ematea debekatzeko, beste behin ere, buruak estaliak zituzten eta armaz josirik ziren ehunka ertzain bidali zenizkiguten. Eta, kolpatu eta zauritu egin zenituzten gutariko asko, ordurako sakabanaketa politika kriminal horren ondorioek eragin- da genuen samina oraindik eta gehiago handituz.
- Gauez eta azpikeriaz, gure seme-alabak eraman egin dituzue ondoren, zuen polizia-etxeetan bortizki torturatu eta, espainiar legediaren esku uzteko, hau da, torturatu, espetxeratu, urrundu, isolatu, bakartu eta hil egiten duen legediaren pean. Elementu hauek guztiak dituen ibilbidea kalkulatua da eta helburu bakar bat du: gure senide eta lagunak fisikoki, psikikoki eta politikoki suntsitzea.
- Gu nahiz gure senide eta lagunak hil egiten dituen eta izugarrizko sufrimendua eragiten digun krudelkeriarekin amaitzeko ez duzue politika eraginkor bakar bat ere aurrera eraman.
- Euskal herritarren gehiengo zabalak nahi gisara euskal preso politikoak dituzten eskubide guztien jabe izanik Euskal Herrian batuak izan daitezen ez duzue pauso bakar bat ere eman. Ildo horretan egiten dituzuen adierazpenak eta parlamentuan onartu dituzuen ebazpenak gauzatzeko ez duzue konpromisorik erakutsi orain arte.
- Ez duzue ekimenik abian jarri, eta exijentzia horiekin egiten diren ekimenetan ere ez duzue parte hartu.
- Kontzienteki gure senide eta lagunek jasaten dituzten bortxazko jarrerei izen abizenak jarri gabe jarraitzen duzue.
- Sakabanaketa etenik ez duen bortxakeria denean, sakabanaketa urrunketa soilik dela esaten jarraitzen duzue zuen ausardia falta eta utzikeria justifikatzeko.
- Zuen alderdi interesak medio, gure senideei izaera politikoa ukatzen jarraitzen duzue. Halaber, eta alderdi interesak medio ere, Euskal Preso Politikoen eta Euskal Iheslari Politikoen kolektiboek benetako konponbidera eraman beharko gintuen benetako prozesu batean parte hartzea ukatzen jarraitzen duzue.
- Torturaren praktikari izen abizenak jarri gabe jarraitzen duzue, herri honetan torturatuak izan diren milaka pertsonak errealitate mediatiko soil bat balira gisara, torturatuek eta torturatzaileek izenik eta aurpegirik izango ez balute bezala.
- 70 urte eta gero, ez duzue urgentziazko ekimenik jarri abian azken urteetan desagerrarazi dituzten pertsona guztiak aurkitzeko, heriotza guztiak argitzekoŠ Etxerat elkarteak ere baditu desagertuak eta horretan ere zuek ez duzue konpromisorik hartu. Eta jada ez gara ari irakurketa politikoak egin eta ondorioak ateratzeaz, pertsona horiei zor diegun duintasunaz eta errespetuaz baizik.
- Zuen eguneroko jarduera politikoak eta aurrera begira dituzuen egitasmoek, zure "bakea eta bizikidetza egitasmoa" adibide, gatazka politiko honen jatorriaz eta ondorioez egiten duzuen irakurketa erakusten digute: zuek biktimak hautatu egiten dituzue; zuek sufrimendua kalifikatu eta graduatu egiten duzue; zuek errealitate batzuk erakusten dituzue besteak ezkutatuz.... Eta jarrera hori, guk, euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunok, eta, herri honek ere, ezin du onartu.
Benetako konponbidea behar dugu. Hau da, preso eta iheslaririk gabeko etorkizuna behar dugu, senide eta lagunen elkarte berri bat sortu beharko ez den etorkizuna behar dugu. Horretarako ezinbestekoa da gure senide eta lagun preso eta iheslari politiko guztiak etxeratzea eta horrenbeste belaunaldik jasan dugun eta jasaten jarraitzen dugun gatazka politiko honi behin betirako konponbide politikoa aurkitzea akordio politiko baten bitartez.
Benetako eta behin betirako konponbide hori lortzeko, ezinbestekoa da pertsona eta eragile orok parte hartzea konponbide horretara eraman behar gaituen prozesuan, euskal jendarte osoa, bazterketarik gabe, benetako konponbidera eraman behar gaituen prozesuko parte eta bultzatzaile sentitu dadin (...).
Benetako konpromiso eraginkor horien bila zurekin mahai batean esertzeko prest garela gogoratuz amaituko dugu idatzi hau. -
Azpeitian, 2006ko abuztuaren 1a
ETXERAT