GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-02
Gizarteak prozesuan hasieratik esku hartu behar duela esan du lehendakariak
Gizarteak prozesuan hasiera-hasieratik parte hartu behar duela, eta horretarako baliabideak ipini behar direla adierazi zuen atzo Juan Jose Ibarretxek Azpeitian. «Hasieratik, talde politikoek herriari hitza eman behar diote. Hori izango da gure erronka handiena irailetik aurrera», plazaratu zuen. Abuztua alderdien artean harremanak izateko hilabete egokia dela esan ostean, mahaia «urtearen bigarren zatian» martxan ipiniko dela helarazi zuen.

AZPEITIA

Azpeitian atzo eginiko adierazpenetan, lehendakariak bimezu igorri zituen; batetik, prozesuaren hastapenetik gizarteari «hitza eman» behar zaiola, eta, bestetik, alderdien arteko mahaia «urtearen bigarren zatian» ipiniko dela martxan.

Haren hitzetan, gizartearen esku hartzea lortu behar da, eta, hartara, hasieratik, talde politikoek herriari hitza eman behar diote, eta parte hartze bideak zabaldu. «Euskal gizarteak bere iritzia eman eta ekarpenak egin behar ditu, eta ez galdeketa egiten dugunean bakarrik», esan zuen Ibarretxek.

Haren esanetan, hori izango da irailetik aurrera «erronka nagusia». «Buruargiak eta gai izan behar gara gizartea bakerari buruzko eztabaidan barneratzeko, eta ez soilik normalizazio politikoarenean», plazaratu zuen. Ildo horretan, elkarbizitza «oso garrantzitsua» dela gaineratu zuen. «Bakea lortu eta akordio politikoak adosteko garaian, ez bakarrik politikoek, herri bakoitzak, herritar bakoitzak eta udalek ere asko esateko izango dute», aditzera eman zuen lehendakariak.

Hainbestetan aipatzen den mahaiari dagokionez, ziurrenik «urtearen bigarren zatian» prest izango dela aipatu zuen. Hori baino lehen, abuztua lanerakoeta alderdien arteko harremanak izateko hilabete egokia dela esan zuen. Era berean, hedabideetan gutxiago hitz egitearen alde egin zuen.

«Gure artean gehiago mintzatu behar gara eta gutxiako hedabideetan. Alderdien arteko eztabaida oinarri sendoen gainean egitea da bermerik egokiena», helarazi zuen. «Elkarrizketa aldez aurretik hitzartzen diren akordioen eta metodologiaren gainean martxan ipini behar da; osatuko dugun negoziazio foroak akordio politikoak hitzartzeko izan behar baitu eta ez porrot egiteko», gaineratu zuen. Lehendakariak izango duen paperari dagokionez, «guztien artean adosten dutena» izango dela esan zuen. Horrez gain, Josu Jon Imazek eginiko proposamena «errespetatzen» duela adierazi zuen. «Bihotz onez egiten diren ekarpenak eskertzekoak dira eztabaida politikoan. EAJk duen jarreraren erakusle den beste ekarpen bat da. Jada ezaguna da», plazaratu zuen.

Lehendakariarekin batera, Lakuako Gobernuko beste hainbat ordezkari egon zen, hala nola, Esther Larrañaga, Nuria Lopez de Gereñu, Tontxu Campos eta Gonzalo Saenz de Samaniego. Gasteizko Legebiltzarreko presidente Izaskun Bilbao, eta herriko eta Gipuzkoako agintariak ere han izan ziren.

Azpeitiko alkateak, haren emazteak eta Udaletxe plazan bilduta zeuden hainbat lagunek egin zioten ongietorria 10.30 aldera. Bertan, arestian aipaturiko agintariak zeuden bere zain. Herriko musika bandak “Gora eta gora” jo zuen, eta, ondoren, ohiko desfileari hasiera eman zion. Adierazpenak egin ostean, Basilikarantz abiatu zen autoz eta, han, Etxerat-eko kideak pankarta batekin zituen zain.



Uriarte resalta que «la generosidad y la altura de miras son un elemento básico para la paz»

AZPEITIA

El obispo de Donostia, Juan María Uriarte, pidió ayer en su homilía que «ni la crispación, ni la indiscreción, ni la impaciencia, ni el derrotismo, ni el pugilato por el protagonismo ni las ambiciones electorales impidan conseguir que lo que hoy parece imposible sea una realidad un día no lejano». En este sentido, subrayó que «la paz requiere muchos elementos; hay uno que es básico e imprescindible: la generosidad y la altura de miras». Uriarte expuso como ejemplo de comportamiento «el respetuoso enfrentamiento de ideas» que, según señaló, mantuvieron en el siglo XVI san Francisco Javier e Ignacio de Loyola.

Tras destacar que ambos sabían que ninguno era «dueño de la verdad completa» y que aprendieron a disentir «sin romper la unión», destacó que esta actitud «encierra un mensaje para este pueblo tan reacio a asumir la diferencia, a gestionarla positivamente, a posponer los acuerdos ideológicos». «¿No estamos llamados a converger, por encima de nuestras divergencias, en la construcción del bien superior de la paz?», se preguntó.

En paralelo, el prelado expresó su deseo de que «la pasión que fácilmente encienden las cuestiones políticas no nuble nuestra lucidez ni menoscabe en anhelo superior de una paz de la que todos somos, en nuestra medida, responsables».

También reivindicó «la pedagogía de la paciencia» y la actitud «respetuosa e interpeladora» en todas las facetas educativas y en «la lenta gestión de los cambios sociales de actitudes que desearíamos fueran arraigándose más aceleradamente en nuestro pueblo». Entre esos cambios, citó «la tolerancia, la aproximación entre los grupos políticos, la memoria colectiva que sabe sanar las heridas en vez de abrirlas, la lucidez y humildad para reconocer los males cometidos, el espíritu generoso para perdonarlos o la reconciliación».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El futuro de Cuba se decide en la isla
Jendartea
Críticas a la actuación de los vigilantes de seguridad del metro en Algorta
Mundua
Israel prosigue con su agresión, en la que ha matado a un millar de libaneses
Kirolak
Se presentará un recurso ante el Tribunal Constitucional
Mundua
Fidel Castro delega sus cargos a causa de una operación quirúrgica
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss