GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-02
Harrera «beroa» egin diete talibanek NATOko indarrei
NATOk lehen hiru soldaduak galdu zituen atzo ­laugarren bat hiltzorian zegoen­ Afganistango hegoaldeko segurtasuna bere gain hartu eta biharamunean. Soldaduak, britainiarrak, talibanen sarekada batean erori ziren Helmand probintziako iparraldean. Harrera beroa egin die, beraz, afganiar gerrilak Ameriketako Estatu Batuen aliatuei.

KANDAHAR

NATOk osatzen duen indar okupatzaileak (ISAF) argitara eman zuenez, hiru izan ziren atzo goizaldean, 7.30 aldera, afganiar gerrillarien segada baten ondorioz hil zirenak. Hasieran bi hildakoren berri eman zuen. Ordu batzuetara, desagertutzat jozuten hirugarren soldadu baten gorpua aurkitu zuten. Laugarren soldadu bat hiltzorian eraman zuten helikopteroan Camp Bastion-era, britainiarrek Afganistanen duten baserik handienera.

Britainiarra da Helmand probintziako iparraldean sarekadan erori zen konboi militarra. Gerrillariek granada jaurtitzaileak erabili zituzten erasoan.

NATOko «Apache» helikopteroak erasopean zegoen konboiari laguntzera abiatu ziren, eta gutxienez matxino bat hil zutela esan zuen ISAFek.

Indar horrek urtean zehar sei soldadu galdu ditu. Atzotik ISAFen agindupean dauden britainiarrek hamar galdu dituzte, ordea, epe berean. 2006an hil diren soldadu arrotzak, guztira, 63 dira, gehienak estatubatuarrak.

Lehen egunean

Sarekada izan zen tokitik ehun bat kilometrora, hego-mendebalderantz, hartu zuen herenegun David Richards NATOko jeneralak Afganistango hegoaldeko segurtasunaren agindua. 8.000 soldadu ditu agindupean jeneralak hegoaldean, horietatik 3.000 britainiarrak. Britainiarrak batik bat Helmandeko probintzian daude.

Kandaharreko probintzian 2.300 kanadiar daude eta Oruzganen 1.400 nederlandar.

NATOk bere gain du aspaldi Afganistango mendebaldeko eta iparraldeko probintzien segurtasuna, Kabul hiriburukoa barne. Ameriketako Estatu Batuen Armadak ekialdea bere kontrolpean du oraindik, baina urtea amaitu baino lehen NATOren eskuetan uzteko asmoa agertu du.

Horretarako indar kopurua handitu egin beharko du, 23.000 soldadu bertan bildu arte.

Orain arte iparralde eta mendebalde «baketsuetan» izan da NATOrentzat betebehar handia eta arriskutsua.

NATOko ordezkari nagusiak, Jaap de Hoopp Scheferrek, herrialdea garatzeko laguntza eskatu dio nazioarteari, «erantzun militarra ez delako nahikoa izango». Oraingoz, ordea, borrokarekin nahikoa izango du NATOk. Oraingoz baino, datozen urte luzeetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El futuro de Cuba se decide en la isla
Jendartea
Críticas a la actuación de los vigilantes de seguridad del metro en Algorta
Mundua
Israel prosigue con su agresión, en la que ha matado a un millar de libaneses
Kirolak
Se presentará un recurso ante el Tribunal Constitucional
Mundua
Fidel Castro delega sus cargos a causa de una operación quirúrgica
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss