-Torneoa
Datorren asteburuan, Elgoibarren
DONOSTIA
Harri-jasotzaileen torneoek aurrera jarraitzen dute, eta datorren larunbatean Elgoibarren jokatuko dute, urtero egiten den moduan.
Zilindro zaharra, kubikoa eta bola erabiliko dituzte kirolariek, eta bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutuko txanda bakarra izango dute.
Lehiaketa horretan parte hartzeko, honako kirolari hauek eman dute izena: Izeta II.a, Izeta IV.a, Urrutia, Astorkia eta Eizmendi.
Izeta II.a izango da garaipena eskuratzeko faborito nagusia. Aiarrak hilabete batean hiru lehiaketa irabazi ditu. Uztailaren erdian Alegian bereganatu zuen txapela. Gero, joan den asteartean, Mallabian irabazi zuen, eta atzo Donostian Igeldo Harriarekin. Abuztua amaitu baino lehen laugarren bat ere bereganatu nahiko du. Lehiaketa ofizialetan ez parte hartzeko erabakia hartuta dago, baina oraindik harri txikiekin nagusi dela erakusten ari da.
|