GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-23
BILBOKO ASTE NAGUSIA
Maite zaitut, patata tortilla!
Bilboko Konpartsek Aste Nagusian antolatzen duten egitarau zabaleko plater nagusietako bat Gastronomia Lehiaketa izan ohi da. Aurtengo edizioko lehen egunean aurreikuspenek ez zuten huts egin eta jende andana bildu zen Campo Volantinen patata tortillak prestatzeko. Parte-hartzea izan zen lehen eguneko gauzarik aipagarriena. Izan ere, epaimahaiko kideek 110 tortilla baino gehiago dastatu zituzten irabazlea hautatu baino lehen. Azkenik, lehen saria eraman zuen koadrila Mungiako Arraultxaldeon izan zen. Bestalde, konpartsen artean, Aixe Berriren tortilla nagusitu zen.

BILBO

«Maite zaitut, maite maite zaitut, pila, pila, pila patata tortilla». Hori da uda honetan Euskal Herriko txoko guztietan gehien entzuten den kanta. Bizitzaren kasualitateak, Bilbo- ko Konpartsek antolatzen duten Gastronomia Lehiaketari patata tortillarekin eman baitzioten hasiera. Dozenaka lagunek euren zartagin, plater, patata, piper eta tipulekin udaletxetik Zubi Zuriraino doan tartea egin zuten. Bilboko jendeaz aparte, Mungia, Arrigorriaga, Orozko, Leioa, Castro-Urdiales, Zorno- tza edota Amurriotik espresuki etorritako jendea ere bazen Uri- bitarteko kaiaren bestaldean. Azkenik, 111 tortilla aurkeztu zizkioten epaimahaiari, iaz baino 26 gehiago. Urteroko igoera nabaria da.

Hasiberriak eta beteranoak

Giro onean, eta usain eta zapore hobean joan zen goiz osoa, gehienek irabaztea baino, une atsegina eta parte hartzea estimatzen baitzuten. Parte-hartzaileen artean zeuden bi konpartsa ezberdineko kideekin egon nahi izan genuen. Aurrena, sortu berria den eta euren kamiseta more eta guzti zebiltzan Txinbotarrak konpartsako hiru lagunekin izan ginen. Parte hartzen zuten «lehen aldia izanik, ahalik eta ekitaldi gehienetara» heltzen saiatzen ari direla azaldu ziguten zornotzarrek.

Euren alboan eta jada urte batzuetako esperientziarekin, ez adinagatik baina bai Gastronomia Lehiaketan parte hartutako aldiengatik, Satorrak konpartsako kide batzuk zeuden. Haien artean zegoen Maitanek adierazitakoaren arabera, «oso giro ona» egoten da egunero Campo Volantin pasealekuaren hasieran. Tortilla ia bukatuta zuten, tipularik gabeko tortilla, hain zuzen.

Osagai horren faltaren arrazoia Maitanek berak azaldu zuen: «Tipula ezin zela erabili uste genuen eta ez diogu bota, baina jendea tipula botatzen ari dela ikusi dugu». Eguerdiko 13.00ak hurbiltzen ari ziren eta bozgorailuetatik Jose Antonio Beastegieta Marko ezagunak tortillak aurkezteko ordua ailegatzear zegoela gogoratzen zuen behin ta berriz.

Garrantzitsuena, kalitatea

Mota horretako lehiaketetan parte-hartzaileez gain, bada garrantzi berezia duen beste elementu bat ere, epaimahaia, eta erabaki batzorde horretako presidente Kepa Freirerekin egon ginen. Freirek adierazi zuenez, «patata tortilla, marmitakoa bezala, plater merke eta herrikoa da» eta gehien estimatzen duten gauza «kalitatea da, olioarena eta patatarena». Osagaien inguruan honakoa azaldu zigun Kepa Freirek: «Tipularekin ez daukagu inolako arazorik, baina piperrak tortillaren zaporea alda dezake».

Azkenik Mungiako Arrautxaldeonek irabazi zuen lehen saria eta konpartsen artean Aixe Berri izan zen onena. Behin sariak banatuta, tripak ondo betetzea besterik ez zuten nahi Campo Volantinera bertaratutakoek. Patata tortillazaleak behintzat, ez ziren falta izan.

Patata Tortilla Lehiaketako sailkapena

1. Arraultxaldeon (Mungia)...................57 p

2. Mari-Posa -2 (Bilbo).........................53 p

3. Beti Gozo (Mungia)...........................49 p

Konparsen Sariak

> 1. Aixe Berri

> 2. SinKuartel-1

> 3. Pinpilinpauxa-2

Sei egun eta sei plater ezberdin Udaletxe parean

Patata Tortillarekin eman zioten hasiera Bilboko Konpartsek antolatzen duten sona handiko Gastronomia Lehiaketari. Ondorengo egunetan udaletxe paretik Zubi Zurirainoko tartean bilduko diren sukaldari finek txipiroiak tintan, bakailaoa Bizkaiko erara, bakailaoa pil-pilean, marmitakoa eta buztan erregosia prestatuko dituzte. Sariei dagokienez, irabazleek 60 euro, trofeoa eta txapela irabaziko dituzte. Dena den, ziur gaude oroigarri horien gainetik norberaren platera onena hautatu dutela ikusteak ematen duen poztasunak ez duela parekorik izango. Lehen eguna eta lehen platera, patata tortilla, pasatu dira, orain beste bost gelditzen dira. Beraz, prestatu lapikoa, gozatu eta dastatu.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los pasaitarras serán enterrados en Lugo
Euskal Herria
Juicio hoy al edil del PP de Laudio por el incendio en las txosnas
Euskal Herria
Vera ya tiene el tercer grado y quedará libre bajo control telefónico
Ekonomia
Aumentan los vaticinios de que los tipos subirán hasta el 3,5%
Mundua
Se estrella un avión ruso con 169 personas a bordo tras ser alcanzado por un rayo
Kirolak
Se frustró el sueño cuando comenzaba a tocarse con los dedos
Mundua
Irán se declara abierto al diálogo pero sin aceptar condiciones previas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss