GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-23
IBARRAKO JAIAK
Dena prest da San Bartolome jaiak hasteko
·Euskal presoen aldeko afaria eginda hasi dira eta igande arte iraungo dute

Abuztuko azken egunetan ospatzen dituzte jaiak Ibarran, eta aurten ere ez da salbuespena. Bertakoek eta ingurukoek gogoz hartzen dituzte San Bartolome jaiak, eta egitarau zabala prestatu dute datozen bost egunetarako. Gaur eguerdiko hamabietan hasiko dira.

DONOSTIA

Abuztuaren 24a egun berezia da ibartarrentzat. Egia esan, egun hori eta herriko jaiak osatzen dituzten gainerako lau egunak dira bereziak. Izan ere, gaur hasi eta jarraian datozen lau egunotan, San Bartolome jaiak aitzakia, egiteko ugari izango da piperraren herrian.

Atzo, euskal presoen aldeko afaria egin bazuten ere, gaur eguerdiko hamabietan jaurtiko dute herriko koadrilek jaiei hasiera emango dien suziria.

Hortik aurrera, bertaratzen den orok izango du non gozatu. Gaur haurren eta gaztetxoen Koadrila Eguna izango da eta horiei zuzenduriko hainbat ekitaldi daude antolaturik, bazkaria eta piraten jokoa tartean. Gauean, berriz, danborrada eta Jo ta Hanka taldearen emanaldia izango dira entzuleen gozagarri.

Igandea bitarte, urtetik urtera bizirik iraun duten eta egun ohiko diren ekitaldi bikainak izango dira Ibarran: txekor-jatea, herri kirolak eta koadrilen zikiro-jatea, besteren artean. Gauean, gorputza dantzan astintzeko beta ere izango da, eta horretarako, Laiotz, Trikizio eta Trikitruku taldeak izango dira. Ostiralerako Eraso taldea gonbidatu dute ibartarrek.

Uda guztian festaz festa dabilenarentzat, galdu ezin daitekeen hitzordua da Ibarrakoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los pasaitarras serán enterrados en Lugo
Euskal Herria
Juicio hoy al edil del PP de Laudio por el incendio en las txosnas
Euskal Herria
Vera ya tiene el tercer grado y quedará libre bajo control telefónico
Ekonomia
Aumentan los vaticinios de que los tipos subirán hasta el 3,5%
Mundua
Se estrella un avión ruso con 169 personas a bordo tras ser alcanzado por un rayo
Kirolak
Se frustró el sueño cuando comenzaba a tocarse con los dedos
Mundua
Irán se declara abierto al diálogo pero sin aceptar condiciones previas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss