GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-23
Elgoibarko JAIAK
Gustu eta adin guztietarako ekintzak San Bartolome jaien hasiera egunean
Sanbartolomeak gaur hasiko dira Elgoibarren. Atzo liburu bat eta faksimile bat aurkeztu eta argazki erakusketa bat inauguratu ondoren, gaur 13.00etan txupinazoa botako dute. Modu horretan, kolorez eta algaraz betetako jaiei hasiera ofiziala emango diete. Ekintza asko prestatu dituzte, adin guztietako jendeak ongi pasa dezan.

ELGOIBAR

Elgoibarko San Bartolome jaiak gaur hasiko dira. Ekintzaz beteriko zazpi egun izango dira, eta ez da egongo ongi ez pasatzeko aitzakiarik. San Bartolome bezpera honetan, eguerdiko ordu batean, demaseko txupinazoa antolatu dute Foruen plazan, baita kanpai-hotsa. Horixe izango da jaiei hasiera emateko ekitaldi nagusia, eta argi gera dadin herria jaietan sartu dela, ikurrina jasoko dute.

Txupinazoa baino lehen, kirolariek izango dute zerekin gozatu. Goizeko bederatzietan, Etxanizen oroimenezko LX. txirrindulari lasterketa izango da elite mailako amateurrentzat, hots, 19-23 urte bitarteko gazteentzat. Txirrindulariak Foruen plazatik irtengo dira goizeko bederatzietan, eta, hiru orduko ibilbidearen ondoren, hamabietan Santa Klaran egongo den helmugara ailegatzea espero dute. Jakinarazi dutenez, lasterketa horrek Lehendakari Txapelketa deritzonan puntuak lortzeko balio izango du.

Esan bezala, jaiak ofizialki ordu batean hasiko dira, txupinazoarekin, eta, gero, Mauxitxa fanfarrearen kalejira izango da herriko kaleak alaitzeko.

Tripa bete ondoren, arratsaldeko lauretatik zortzietara haurrentzako parke bikaina izango da Foruen plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu, parkea Sigman jarriko dute. Bestalde, herriko helduek ere izango dute aukera jai hauekin disfrutatzeko. Gaur, esaterako, izugarrizko sorpresa jasoko dute arratsaldeko lau eta erdietan, Zaharren Biltokian.

Sorpresaren emozioaren ondoren, herriko dultzaina-jotzaileen laguntzaz, erraldoi eta buruhandiek alaitasunez eta kolorez beteko dute herria, bostetan kalejira egingo baitute herrian barna.

Ordu bete geroago, seietan, alegia, kirolarientzako tartea izango da, berriz ere. C.D. Elgoibar eta C.D. Zarautz taldeek fultbol partida bat jokatuko dute elkarren aurka, Mintxetako udal futbol zelaian. Partida Elgoibarko taldeak antolatu du, herriko jaiak direlako.

Partidaren ondoren, arratsaldeko zortzietan, parrokiako abesbatzak kantatutako salbea izango da. Udalbatza San Bartolome parrokiara joango da, aurretik, “Alkate soinua” jotzen, udal txistulari taldea duela.

Salbea amaituta, kartel lehiaketako irabazleei sariak banatuko dizkiete udaletxeko udalbatzarren aretoan. Aldi berean, kirol argazkien lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.

Lehen eguna amaitzeko, kontzertua izango dute Elgoibarko jaietan. Putoamoakmatematiketan eta Doctor Deseoren kontzertua izango da hamaiketan Foruen plazan.

Hurrengo egunei dagokienez, modu berean jarraituko dute jaiek, eta adin eta gustu guztietarako ekintzekin gozatu ahal izango dute herritarrek: pilota partidak, soka-dantza, sokamuturra, hip-hopa, funkya...

Egitaraua

Asteazkena 23

09.00: Etxanizen oroimenezko LX. txirrindulari lasterketa, elite mailako amateurrentzat.

13.00: Demaseko txupinazoa eta kanpai-hotsa, Foruen plazan. Ondoren: Mauxitxa fanfarrearen kalejira.

16.00: Haurrentzako parke bikaina, Foruen plazan.

16.30: Izugarrizko sorpresa, Zaharren Biltokian.

17.00: Erraldoi eta buruhandien kalejira, herriko dultzaina- jotzaileekin batera.

18.00: Futbol partida. C.D Elgoibar-C.D Zarautz, Mintxetako futbol zelaian.

20.00: Parrokiako abesbatzak kantatutako salbea. Jarraian: Kartel lehiaketako irabazleei sariak banatuko dizkiete udalbatzarrean.

23.00: Putoamoakmatematiketanen eta Doctor Deseoren kontzertua, Foruen plazan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los pasaitarras serán enterrados en Lugo
Euskal Herria
Juicio hoy al edil del PP de Laudio por el incendio en las txosnas
Euskal Herria
Vera ya tiene el tercer grado y quedará libre bajo control telefónico
Ekonomia
Aumentan los vaticinios de que los tipos subirán hasta el 3,5%
Mundua
Se estrella un avión ruso con 169 personas a bordo tras ser alcanzado por un rayo
Kirolak
Se frustró el sueño cuando comenzaba a tocarse con los dedos
Mundua
Irán se declara abierto al diálogo pero sin aceptar condiciones previas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss