GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-23
EAJk bere bidetik doala erantzun dio «epeltasuna» leporatu zion Batasunari
Ezker abertzaleak berretsi zuen EAJk PSOrekin «ezkutuko itunen bat» egin nahi duela eta horrek Iñigo Urkullu ele- dun jeltzalearen haserrea eragin du. Be- re alderdiak estrategia propioa duela erantzun zuen atzo kritika horien au- rrean. Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapaterok ere bakegintza eta eztabaida politikoa nahasten dituela salatu zuen Urkulluk; «Bi prozesuen protagonistak ezberdinak dira», ohartarazi dio, horrela EAJren garrantzia nabarmendu nahirik.

BILBO

EBBko eledun Iñigo Urkulluk ezker abertzaleak egiten dizkien kritikak errefusatu zituen atzo Radio Euskadiri egindako adierazpenetan. «PSOErekin ez ezkutuko akordioren bat egingo dugula edo jarrera epela dugula leporatzen digute beti», adierazi zuen, eta gauzak ez direla horrela aipatu zuen.

«Guk gure bide propioa dugu, hori baino ez da gertatzen», adierazi zuen Urkulluk kritika horiei erantzuteko. ETAk joan den astean kaleratutako agirian nabarmendu zuenez, EAJ «bere interesen alde» ari da jokatzen eta, beraz, «jokabide zekena» leporatu zien, «Euskal Herriari marko demokratikoa aitortzearen bidean erabaki sakonik hartu ez» dutelakoan. Larunbatean Donostian emandako prentsaurrekoan ere, EAJk «jarrera epela» duela ziurtatu zuen Batasunak, eta PSOEri bidea erraztu nahi diola gaineratu.

Atzo ere, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernu espainoleko buruak egingo duen horretan «konfiantza» baduela esan zuen berriro Iñigo Urkulluk. Irailaren amaiera aldera Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak ETArekin abiatu nahi izan zuten elkarrizketaren berri emango diela ekarri zuen gogora EAJko eledunak, eta horren zain daudela adierazi zuen. Bere hitzetan, «denbora pasatzen ari da» esparru horretan eta harremanek aurrera egingo dutelako itxaropena du.

Esparruen nahasketa

Rodriguez Zapaterori, ordea, kritika egin zion Urkulluk bi esparruak «nahastu» omen dituelako: «bakegintza eta normali- zazio politikoa». Hori larunbatean Las Palmasen egindako mitin batean ETAri emandako erantzunean argi islatu zela uste du Urkulluk.

Hori egitean «Zapatero ezker erradikalaren jokoan erori dela» ondorioztatu zuen Iñigo Urkulluk (EAJko ordezkariak ez du «ezker abertzalea» kontzeptua erabiltzen azken boladan, «ezker erradikala» baizik).

Nolabait, horrekin EAJ baztertuta gelditzen dela eta bere ustez dagokion protagonismoa ez zaiola ematen salatu nahi izan omen zuen Iñigo Urkulluk. Esan zuenez, bi prozesu horiek gune komunak izan ditzakete, «baina protagonistak ezberdinak dira».

Alderdiek osatu beharko luketen elkarrizketa mahaiari begira ere, aldez aurretiko baldintza jartzea egozten die Urku- lluk PSOEri eta Batasunari. Lehenak Alderdien Legea onartu beharra ezartzen duela ekarri zuen gogora, baina bigarrenari lurraldetasuna aintzakotzat hartzea ere leporatu zion. Bere ustez, baldintza horiek gainerako alderdiek egiten duten ahalegina ezerezean utz dezakete.

«Su-etenaren beste egun bat»

Prozesua krisian sartu dela adierazten zuen ETAren azken agiriari buruz ez zuen kezka handirik agertu nahi izan Iñigo Urkulluk. «Aurrekoak baino negatiboagoa» dela onartu ostean, EAJk itxaropenari eusten diola ziurtatu zuen: «Gaurkoan su-etenaren beste egun bat betetzen da-eta».

Erakunde armatuaren adierazpenen edukiaren inguruan hau besterik ez zuen esan: «ETAk ez du inor ordezkatzen».

Horretaz gain, ezker abertzalearen barruan «ahots» gehiegi daudela ziurtatu zuen EAJko eledunak. Batasunaz gain, Askatasuna, Etxerat edota Segi hor direla aipatu zuen espresuki, eta «bere oinarrian pentsamolde oso ezberdinak» daudela ziurtatu zuen. Jarraian dei egin zion PSOEko Gobernuari ere, haren espetxe politika alda dezan, «ezker erradikal horretan tentsioa eragiten duelako, eta diskurtsoan eragina duelako».



«Erasoei erantzuteko» egin zuten Donostiako sabotajea

DONOSTIA

Joan den larunbat gauean, hainbat txanodunek Donostiako Ategorrieta auzunean mikrobus bati su eman eta kiskalia utzi zen. Suaren ondorioz ere, gainera, alboan aparkatuta zeuden hainbat auto kaltetu ziren, eta kea zela medio, gertuko jatetxe bateko bezeroak kalera atera behar izan zituzten. Hala ere, soilik kalte materialak eragin zituen. Bere nortasuna agertu nahi izan ez zuen pertsona batek, atzo, GARAra egindako dei baten bidez mikrobusaren aurkako sabotajea bere gain hartu zuen, eta ekintza egiteko bost litro gasolina eta hiru molotof koktel erabili zituztela azaldu zuen.

«Lehenik eta behin, zoritxarrez erre ziren bi autoen jabeei eta ondoan zegoen jatetxeko jabe eta bezeroei barkamena» eskatu zien deitzaile anonimoak, eta segidan, sabotajearen zioa azaldu zuen: «Azken asteotan izandako zenbait gertakari salatu eta horiek erantzuteko egin zen». Salaketa horren barruan «prozesu demokratikoak jasan dituen erasoak» izendatu eta PP-UPNren «eraso etengabeak» gaitzetsi zituen. Halere, «larriena azken denboraldian PSOE eta EAJ izaten ari diren jarrera ustela» izan dela nabarmendu zuen, salatu zuenez, «prozesua blokeatzen eta atzeratzen ari baitira beren alderdi interesengatik». Donostiako Aste Nagusian izandako mobilizazioetan «EAJren zipaioek» egindako oldarraldiak eta oro har izandako jarrera ere gaitzetsi zuen, eta autobusaren aurkako erasoa horiei erantzuteko egin zela aipatu zuen. Gose-greban dagoen Iñaki De Juana preso donostiarra eta oro har euskal preso politikoak «bizitzen ari diren egoera gogorra» ere salatu zituen deitzaileak.



EB y Aralar proponen una comisión preparatoria de la mesa de partidos

BILBO

Los coordinadores generales de EB y Aralar, Javier Madrazo y Patxi Zabaleta, respectivamente, abogaron ayer por la creación de una comisión preparatoria de la mesa de partidos como medio para «desbloquear» el proceso.

Tras un encuentro mantenido en la sede de EB en Bilbo, Zabaleta expresó su apoyo a esta iniciativa, impusada inicialmente por EB y PNV, que ve «acertada».

Por su parte, Javier Madrazo llegó a afirmar que «sin comisión preparatoria no habrá mesa de partidos» y apostó por que ésta se constituya en setiembre. Para ello, consideró necesario que las formaciones políticas «pongan el interés por la normalización política por encima de los intereses partidistas y electorales».

Madrazo, que agradeció el apoyo de Aralar en esta cuestión, adelantó que «seguirán trabajando» para impulsar esta iniciativa.

A Batasuna

Ambas formaciones coincidieron también en exigir a Batasuna que muestre «un rechazo expreso y explícito de las últimas acciones de kale borroka», a la vez que pidieron al Gobierno español que derogue la Ley de Partidos «para propiciar la legalización» de la formación abertzale.

Ante el último comunicado de ETA, Zabaleta expresó su convicción de que se mantendrá el alto el fuego «pese a las excepciones que suponen los actos de la kale borroka, que ya fueron un cáncer para la pacificación durante la tregua del año 1998».

El líder de Aralar, que incidió en la necesidad de diferenciar entre «el proceso de paz y el de normalización política», insistió además en la constitución de sendas mesas de partidos diferenciadas en la CAV y en Nafarroa.

«Sería muy desilusionante que en abril de 2007 no se hayan formado», estimó Zabaleta.

Por su parte, Madrazo, que consideró clave la formación de una mesa multipartita para avanzar en el proceso, reclamó «gestos de distensión» que sustituyan «al conflicto que mantienen Batasuna y el PSOE, que supone ­añadió­una amenaza y un peligro para el proceso».

En este contexto, el líder de EB subrayó la necesidad de que se inicie el diálogo entre ETA y el Ejecutivo de Zapatero para «poner punto final a la violencia de ETA» y «dar un giro a la política penitenciaria con el acercamiento de los presos».



Urte politikoa batera irekiko dute Imazek eta Egibarrek
Ostiralean, ohi bezala, Zarautzek hartuko du EAJk urte politikoa abiatzeko egiten duen ekitaldia. Bertan hizlari izango dira Josu Jon Imaz eta Joseba Egibar, eta hedabideen ikusmina eragin du horrek. Hala ere, horixe gertatu da azkeneko urteotan ere, EAJk berak nabarmendu duenez. Izan ere, ekitaldian EBBren presidentearekin batera (Imaz) Gipuzkoako agintari nagusiak ere (Egibar) hitza hartu ohi du. Urte askotan, esaterako, Xabier Arzalluz eta Juan Mari Juaristi batera agertu izan dira abuztuko azken ostiralarekin batera egin ohi den Zarauzko ekitaldi politiko horretan. Joaquin Landa Uri Buru Batzarreko presidentea ere mintzatuko da. Hitzaldiak bukatu ondoren, afaria egingo dute alderdikideek. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los pasaitarras serán enterrados en Lugo
Euskal Herria
Juicio hoy al edil del PP de Laudio por el incendio en las txosnas
Euskal Herria
Vera ya tiene el tercer grado y quedará libre bajo control telefónico
Ekonomia
Aumentan los vaticinios de que los tipos subirán hasta el 3,5%
Mundua
Se estrella un avión ruso con 169 personas a bordo tras ser alcanzado por un rayo
Kirolak
Se frustró el sueño cuando comenzaba a tocarse con los dedos
Mundua
Irán se declara abierto al diálogo pero sin aceptar condiciones previas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss