- Amateur
Baque taldeak Bidelanen aurka lehia irabazi zuen Alloko lasterketan
BILBO
Cafe Baque taldeak Bidelan gainditu zuen atzo, Euskaldun Txapelketaren Alloko lasterketan. Helmugan, Xavier Perez kataluniarrak Lander Aperribai gipuzkoarra menderatu zuen.Hamahiru txirrindulari besterik ez zen buruan geratuLezaun pasatu eta gero. Helmugatik 14 kilometrora, Perezek eta Aperribaik hanka egin zuten. Eztabaidak izan zituzten biek; Gutierrez atzetik zen eta Baquekoak ez zuen dena eman nahi. Edonola ere, helmugara iritsi ziren eta Perezek garaipena eskuratu zuen. Txirrindulari gazteenek Lehendakari Txapelketako
hitzordua dute gaur Elgoibarren (9.00).Bestetik, Bilboko Aste Nagusiko
Criteriuma jokoan izango
da (18.00).
|