- Idi-probak
Txausonen idiek eraman dituzte Mallabiko mantak
DONOSTIA
Sekulako jendetza batu zen, ia 600 ikuslek gainezka jarri baitzituzten Mallabiko probalekuko harmailak, probetako azkeneko egunean. Amaieran, Leteren izenean aritu diren baina Txausonenak diren idiek bereganatu dituzte mantak.
Arabarraren idiak izan ziren onenak, eta bigarren sailkatuari hiru untze pasako aldea kendu zioten, 43 untze pasarekin lortu baitzituzten mantak. Lopene, aurretik eta Iketza atzetik aritu ziren itzain. Bigarren posturako sekulako borroka egon zen Aniutxu-Gazteluren eta Lopategiren idien artean, baina lehenengoek metro gutxi batzuengatik lortu zuten bigarren postua.
Sailkapena
|