Elkartasuna Montevideoko sarraskiaren 12. urtemugan
Euskal errefuxiatu politikoen aterpe eskubidea defendatzearren, orain hamabi urte, Uruguain, milaka izan ziren kalera atera ziren herritarrak. Mobilizazio ugari izan zen egun ho- rietan Montevideon, eta Polizia eta militarrak gupidarik gabe oldartu ziren. Ehunka zauritu eta atxilotu izan ziren eta bi uruguaitar hil ziren. Oraindik ere gertaera hori salatzen dute.
BILBO
Berrogei lagunetik gora elkartu ziren atzo, 14.00etan, Bilboko Arriagan, Askapenak eta Komite Internazionalistak egindako deiari jarraiki, orain hamabi urte Montevideoko Filtro ospitalean izandako sarraskia salatzeko eta euskal herritarren esker ona Uruguaiko herriari adierazteko. Izan ere, hiru euskal errefuxiatu bertan ospitaleratuta zeuden, Estatu espainolera entregatzeko arriskua zela-medio egindako gose-grebaren ondorioz ahulduta. Egun horietan, milaka uruguaitar kalera irten ziren. Baina Poliziaren eta militarren oldarraldiaren ondorioz, ehunka pertsona zauritu ziren, eta tiroz, berriz, bi hil: Roberto Facal eta Fernando Morroni.
Bilboko konpartsak «Uruguay-Euskal Herria, elkartasuna» lelopean, berrogei lagun elkarretaratu ziren atzo eguerdian Bilbon; horien artean Askapeña, Kaskagorri, Altza Porru, Hau Pittu Hau, Abante eta Txori Barrote konpartsetako ordezkariak ere egon ziren. Bestalde, pasa den gauean milaka uruguaitar elkartzekoak ziren Filtroko Ospitalaren inguruan. Plenaria Memoria y Justicia delako mugimenduak antolatuta, urtero manifestazio jendetsua egiten dute Estatu aparatuen esku hil ziren bi uruguaitarrak gogoratzeko, heriotza horien argipenak eskatzeko eta Euskal Herriarekiko elkartasuna berresteko. Aurten ere, aurretik esan zutenez, Uruguaiko presidente Tabaré Vazquezen sarraskiaren egunean bertan zegoen aurka jotzeko asmoa zuten, agintera iritsi denetik ez baita inolako aurrerapausorik izan.
|