BILBO
Bakailaoa Bizkaiko erara. Horixe izan zen atzo udaletxe aurrean, Campo Volantinen, egunero protagonismoa hartzen duen Gastronomia Lehiaketaren ardatza. Bakailaoa prestatzeko hain modu berezi, esklusibo eta bitxia ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek eta, berriz ere, arrakastatsua izan zen Bilboko Konpartsek antolatzen duten ekitaldi ikusgarri hori.Bakailao zati zuri, mamitsu eta garbiak, piper txorizeroa eta beste hainbat osagarri erabili zituzten, tomatea izan ezik. Epaimahaiko partaideek, berriro ere, oso zaila izan zuten sailkapena betetzea, azken batean, maila altua erakusten dutelako behin eta berriro parte-hartzaileek.
Kepa Freire, Jose Antonio Bastegieta eta txokozale eta sukaldariekin betetako epaimahaiak lan bikaina ari dira egiten baina, hala ere, orokorrean txapelketa gastronomikoetan gertatzen ohi den bezela, ikuspuntu desberdinak ematen dira emaitzak ezagutzen direnean, batez ere, partehartzaileek.
Atzo, Gamiz-Fikako Txomin Meabek lortu zuen lehenengo postua, horrelakoetan ohiko parte hartzaile izaten den batek, baina bigarren sailkatuari, Guillermo Zarraoari, oso alde estua atera zion gamiztarrak. Begoña Mendivilek lortu zuen hirugarren postua Bilboko Errosatarrak taldearekin batera.
Bakailaoa Bizkaiko erara. Sailkapena.
1. Txomin Meabe. Gamiz-Fika........69,50 p
2. Guillermo Zarraoa. Elorrio.........68,00 p
3. Begoña Mendivil. Gamiz-Fika.....63,50 p
4. Errosatarrak. Bilbo.....................63,50 p
5. Guillermo Beti-Ona. Bilbo..........59.00 p
6. Jesús Gallego. Bilbo...................58,50p
7. Agustin Ibarrekolanda. Bilbo......58,00 p
8. Txoko La Humedad. Algorta......57,00 p
9. David Navarro. Bilbo..................57,00 p
Konpartsen sariak
1. Sin Kuartel 2................................. 60 p
2. Sin Kuartel 1...................................58 p
3. Uribarri Lopa................................ 56 p
4. Aixeberri.....................................49,50 p