- Harri-zulatzaileak
Liga erabakita uzteko aukera dauka Jaizubiak
DONOSTIA
Harri-zulatzaileen Euskal Herriko Ligan, denboraldiko saiorik erakargarrienetakoa jokatuko dute Bilboko Areatzan, bihar 12.45ean, lehiaketa horretan lehen aldiz talde guztiak arituko baitira lanean.
Horrez gain, jokatuko diren bost neurketetatik bat bada berezia; izan ere, Trapagaran eta Jaizubia neurtuko baitira aurrez aurre. Bi talde horiek joan den apirilean neurtu ziren Azpeitian apustu batean, eta orduko errebantxa izango da, nahiz eta oraingoan lana ordu erdira izango duten. Desafioan, ordubetera zuten egin beharrekoa. Gainera, Liga amaitzeko hiru saio falta dira, eta bi besterik ez zaizkio falta Jaizubiari. Hori lehen postuan doa, eta beharbada asteburu honetan bertan utziko du dena erabakita.
Beste lau neurketak hauek izango dira: Aldai Alde / Errekatxo; Arboleda / Gallarta; Burdin Gazteak / Txoriherri eta Galdames / Sondika.
|