GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-09-03
Julen Murgoitio
Itzulia

Akabo abuztua. Joan egin da, eta agorrila berarekin eroan ere. Arin batean pasatu zait hilabetea, behatzetako atzazalak moztu eta belarrietako ezkoa askatu, hori behintzat egin dut. Jakina, denbora luzea eman dut atzazalak mozteko motozerra puntu-puntuan ipintzen. Eta bildutako ezkoarekin negu osorako kandelak izango ditut; soberakoak nire herriko erretoreari oparitu dizkio baselizan ipini ditzan, baldintza bakar batekin, etiketan bio- idazteko. Abuztua batzuentzat eta agorrila besteentzat. Itsasoan jitoan doazen, datozen, afrikar gazteentzat, kasurako, agorrila, lehorrean bizitza agortuta uretan hila topatzen dutelako askok. Iraila ekarri berri digu orain urteak. Itzulera sasoi ofiziala berau, nor bere uda aurreko lekura bueltatzeko sasoia. Normaltasunera ostera, diote, oraingoan Pluton planeta ez bada ere. Itzulera. Umeak pozarren ikasgelara jauzika sartzen, bizkar-zorroa udako biziaz betea; maisu-andereñoak, berriz, ate ondoan negar- anpuluak agerian, eskutik elkar lotuta; eta gurasoak sarrera nagusiaren bazterrean, iazkoek aurtengoei liburuak ezkutuan saltzen, orduko liburuetan Pluton planeta bazen ere.

Itzulera ere politikara, udan etenik izan ez badu ere. Ea benetako itzulera den oraingoa, eta aurreko panorama politikoa hankaz gora uzten duen, atzekoz aurrerako batean, mamia azalera ekarrita. Ikasturte berria inauguratu dute modu ofizialean ofizioz politika dutenek. Horra, kalkuluak kalkulu, legebiltzarkide batzuek zortziehun bat euro gastatuko dute itzulera honetan: badaezpada, ziklo berrian txaketaz aldatu behar bada, norabide biko jaka berria; puntako telefono mugikor berria, zapal-zapala, ereserki-doinuak aukeran dituen horietarikoa, unearen arabera; zorrozkailua eta borragoma, egun- kariko denbora pasakoak bilkuretan egiten saiatzeko; konstituzioa, batzuek, edota estatutua, beste batzuek, larruzko argitalpenean, lehenengo edizioan beti ere, besterik ez da eta. A! eta mukizapi-kutxa handia, ikasturte honetan ate berriak zabaltzen badira batzuek hotzeriak jota geratuko direlako.

Eta urte berriaren motorra berotzeko, irailean politika orokorreko osoko bilkura Gasteizeko Ganberan, bertan Ajuria Eneako oraingo maizterrak prozesuan herritarrek esku hartzeko bideak argituko dituela. Itxaron beharko argitu arte, jakiteko bideok prozesuan ala prozesioan esku hartzeko diren. Dena dela, horiek argituta ere epaileek egingo bide dute azkeneko irakurketa, eta horren harira litekeena da Ezker Batua-Berdeak-Aralar koalizioa Kontxan izatea hurrengo urtean, traineru propioan; ea izen osoa kabitzen zaien traineruan! Eta uretatik atera gabe, litekeena da Lekeition aurtengo Antzar Eguneko antzarak ez izatea antzar, antzartek baino, hau da teknologiak gomaz osatutako antzar antzekoak. Tira, benetako antzarentzat hobeto. Baina ildo beretik abiatuta, teknologiak zezentek ere asmatu lezake, gomaz beti ere, zezen-plazako festa gustuko duten horiek asetzeko modua izan dezaten, larreetako zezenak behingoz bakean utzita. Eta zezenok badira festa zaleak torerotek sortu dezala teknologiak, eta larrean askatu, zezenari zuzen. Hori bai itzulera. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un menor fallece en el Gorbea por el impacto de una piedra
Jendartea
Bikote arazoak ez dira oporretan konpontzen
Euskal Herria
Cara a cara (o casi) entre Arzalluz y Garaikoetxea a los veinte años de la escisión del PNV
Kirolak
Josune Bereziartu recibe el premio Arco Rock Legend
Euskal Herria
Inicio de los juicios a más de cien detenidos en redadas «preventivas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss