GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-03
Bikote arazoak ez dira oporretan konpontzen
Bikote ugarik arazoak dituzte beren egunerokotasunean, eta horrenbestez, oporretara joatea erabakitzen dute sendagai moduan. Hala ere, eta adituen arabera, hori ez da bikote baten arteko arazoak gainditzeko modu aproposena. Izan ere, arazoak dauzkan bikote batentzat okerragoa izango da oporretatik itzultzean aurkituko duen egoera. Adituen ustez, erabaki zuzena psikologoarenera bisita egitea da.

Bikote ugarik oporretara joateko erabakia hartzen dute, hala urtean zehar dauzkaten arazoei aurre egingo dietelakoan. Gehienetan, ordea, oporraldi hori ez da izaten mesederako, Esteban Cañamares psikologo eta sexologoak adierazi duenez. Bikotekideek etsipena eta frustrazioa sentitu ohi dute oporretatik itzuli eta zeuzkaten arazo horiek guztiak konpondu ez dituztela ikusita.

Aditu horren arabera, oporretatik bueltan konturatzen dira gertatzen zen estimu, komunikazio edota sexu falta ez dela denbora faltagatik edota estresagatik gertatzen, eta horrela, beste arrazoi batzuk daudela arazo horien atzean. Gauzak horrela, eta irtenbide moduan, bikote askok banatzea edota psikologo batengana joatea erabakitzen dute. Adituak aipatzen duenez, komunikazio nahiz sexu harreman onak izaten dituzten bikoteak, oporretara joatean elkarrekin egoteko denbora gehiago izanik, beren erlazioaz gehiago gozatzen dute. Bestalde, egunerokotasunean arazoak dauzkaten bikotekideak ­sexua edo komunikazio falta dela-eta­ oporretatik itzultzean uste zutena baino okerrago daudela konturatzen dira.

Era berean, harreman txarra izaten duten bikotekideen artean agerian jartzen da horien arteko kontraesanak, errespetu falta eta etxeko lanak banatzeko zailtasunak. Arazo horiek, gainera, larriago bihur daitezke bikoteek beren denbora senideekin pasatzen badute.

Cañamaresek agertu duenaren arabera, normalean bikote batean arazoak badaude, haietako bat izan ohi da psikologoarenera joaten dena. Hura izaten da gaizkien sentitzen dena edota erlazioak arrisku handia duela nabarmentzen duena. Hala ere, psikologoek normalean nahiago izaten dute bi bikotekideak joatea kontsultara.

Beste alde batetik, adituek diotenez, elkarrizketa izan daiteke arazoen irtenbide egokiena. Hala, bakoitzak hausnartu behar du zer egiten duen gaizki. Normalean, biak iraganeko hainbat egoeraren esklabo bihurtu ohi dira, hau da, iraganean gertatu eta une horretan bizi dituzten bikote egoera zailak azaltzen zaizkie berriz. Psikologoak, beraz, biekin hitz egin eta bien «erruduntasunaz» ohartarazi ostean, jarrera berriak, elkarri ukitzeko modu berriak eta elkarrizketarako era berriak ikas ditzaten laguntzen die. Finean, iraganak duen eraginaz bikotekideak ohartarazi eta etorkizunerako jarrera berriak irakastean dago gakoa.

Hala, bikotea oporretatik itzultzen denean oporraldiaren gorabeherez hitz egitea gomendatzen dute adituek, eta, maila berdinean, edukitako arazoen inguruan inongo lotsarik gabe hitz egitea. Elkarrizketa leial eta zuzen hori da arazoak gainditzeko dagoen sendagairik onena.

Gero eta ohikoago bihurtzen ari da arazoak dauzkaten bikoteen artean psikologoarenera edo sexologoarenera joatea. Horietatik, gutxi gorabehera bikoteen erdia izaten dira modu horretan beren arazoak gainditzen dituztenak. Psikologoare- nera edo sexologoarenera joaten direnen beste erdiak, nahiz eta arazo horiek guztiz ez dituzten gainditzen, arindu, edo, behintzat, ulertzera iristen dira. Oporraldia terapia moduan ez hartzea gomendatzen dute, beraz, ilusio handiak sor ditzake eta gauzak ez dutela onera egin ikusita, itzulera gogorra izan daiteke. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un menor fallece en el Gorbea por el impacto de una piedra
Jendartea
Bikote arazoak ez dira oporretan konpontzen
Euskal Herria
Cara a cara (o casi) entre Arzalluz y Garaikoetxea a los veinte años de la escisión del PNV
Kirolak
Josune Bereziartu recibe el premio Arco Rock Legend
Euskal Herria
Inicio de los juicios a más de cien detenidos en redadas «preventivas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss