«Ezinegona» sortzen du oraindik Itoizko martxak
IRUÑEA
Orotz-Betelu eta Zangotza arteko ibilbide luzearen hirugarren etapa bete zuen atzo Solidarios con Itoiz taldeak antolaturiko txirrindu martxak. Aurreko gaua Ekain igaro eta gero, atzo goizean Agoizko zubi erromanikora jo zuten martxa egiten ari diren lagunek, eta bertan, martxarekin bat egin nahi izan zuten piraguistei ongietorria egin zieten. Guztira 16 piraguista izan ziren, Itoizko urtegiko presa nagusitik zetozenak denak ere, eta nahiz eta uste baino beranduago heldu topalekura, oso harrera beroa egin zieten martxistek.
Guardia Zibilaren bisita ere izan zuten txirrindulariek eta piraguistek, baina ez zen inolako arazorik sortu.
Horren ondotik, Aos, Ekai, Artieda eta Irunberri igaro zituen martxak atzo, eta herriko hainbat jenderekin tartean Longidako alkatea hitz egin eta urtegiarekin gainean duten mehatxuaren berri emateko aukera izan zuten.
Martxisten esanetan, orain arte oso harrera ona egin diete nahiz Orotz-Betelun arazotxoren bat izan, eta, oro har, harritu egin dira gazteek aurkeztutako urtegiaren mehatxuaren gaineko datuak Nafarriako Gobernuak emanikoak direla jakitean. «Ezinegona sortuz gabiltza», esan zuten.
|