GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-03
Manifestazioa Errotxapeako gazteen epaiketak salatzeko
Iruñeko Errotxapea auzoko hamabost gazte epaituko dituzte irailean eta urrian, Irule eta Urargi gaztetxeetan ibili eta hango jardueretan parte hartzeagatik. 17.160 euroko zigor eskaerari egin beharko diote aurre, eta hori salatzeko, «jai giroko manifestaziora» deitu dute: irailaren 16an, 19.00etan, Errotxapeako Xalbador plazan.

IRUÑEA

Ikasturtearekin batera, epaiketak ere hasiko dira, tartean gaztetxeekin eta autogestio proiektuekin zerikusia duten asko. Era horretako sonatuenak, agian, Euskal Jai gaztetxearen ingurukoak dira, baina hori ez da kasu bakarra, eta hori ongi dakite Iruñeko Errotxapea auzoko gazteek. Izan ere, bertako hamabost gazte hasi berri den hilabete honetan eta hurrengoan egingo diren epaiketen zain baitaude.

2004. eta 2005. urteetan, bi autogestio proiektu sustatu nahi izan zituen auzo horretako gazteriak, Irule eta Urargi gaztetxeak hurrenez hurren. Jabeekin hitz egiten ahalegindu arren, ez zuten haiekin akordio batera iristerik lortu, eta hilabete gutxiren buruan bukatu ziren gazteen «ametsak». Urargik hartu zuen lokalaren jabearekin hasitako elkarrizketak, gainera, azken horrek «Udaletik jasotzen zituen presioak» beharturik, geratu ziren bertan behera, gazte asanbladako kideek esandakoaren arabera.

«Auzoak auzoarentzat»

Nabarmendu zutenez, gaztetxe horietan «auzoak auzoarentzat egindako jarduerak: sexualitate tailerretatik hasi eta eskulan tailerretara arte, perkusio ikastaroak, haur animazioa, zinema, kontzertuak, eta abar» antolatu zituzten. «Horren guztiaren truke, identifikazioak, desalojoak eta orain egozketak besterik ez ditugu jaso», salatu zuten.

Auzoko hamabost gazte izango dira epaituak datozen bi hilabete hauetan ­lehena irailaren 20an­, eta asanbladaren arabera, eurei lepora lekiekeen gauza bakarra «utzita zegoen gune bat berritu izana» da. Guztira 17.160 euroko isun eskaerei egin beharko diete aurre gazteek, eta hori guztia salatzeko, «auzoarentzako lanaren kriminalizazioa salatzeko», manifestaziora deitu dute irailaren 16rako. Hitzordua, 19.00etan Errotxapeako Xalbador plazan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un menor fallece en el Gorbea por el impacto de una piedra
Jendartea
Bikote arazoak ez dira oporretan konpontzen
Euskal Herria
Cara a cara (o casi) entre Arzalluz y Garaikoetxea a los veinte años de la escisión del PNV
Kirolak
Josune Bereziartu recibe el premio Arco Rock Legend
Euskal Herria
Inicio de los juicios a más de cien detenidos en redadas «preventivas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss