GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-03
Elorrioko Feria Nagusiko jaietan txosnetako giroa sasoiko dago
Elorrioko jaiek badute Euskal Herrian ezagun egin dituen zerbait. Txosnak, agian? Elorrioko jai batzordea urtero saiatzen da aurreko festak gainditzen, eta aurten ere badirudi lortu duela. Kontzertu eskaintza interesgarria aurkeztu dute, eta jende ezberdin asko erakarriko du horrek antolatzaileen ustean. The Uski’s Bizkaikoak edo Soziedad Alkoholika dira bertan joko duten taldeetako batzuk.

E lorrioko jaiak ezagunak dira Euskal Herriko bazter askotan. Urtetik urtera jai giroa hobetzen saiatzen dira jai batzordeko kideak, eta aurten ere txosnei garrantzia eman nahi izan diete. Txosnagunean hainbat tankeratako kontzertuak ikusi eta entzun ahalko dira. Txosnen ingurua izaten da herriko jaietan gehien girotzen den alderdia. Eta hori horrela izan dadila nahi izan dute jai batzordeko antolatzaileek. Duela lauzpabost urte, gainera, herriko plazatik aparkalekura aldatu zuten txosnagunea, ahalik eta jende gutxiena eragozteko kontzertuen zarata zela-eta. Beraz, bizilagunengatik ez dute gehiegi larritu behar. Hala ere, eta zoritxarrez, ezinezkoa da inor ez gogaitzea kontzertuen zaratarekin.

Ezker abertzaleko erakundeek irekiko dituzte txosnak, baina ez dira bakarrak izango. Herriko Txintxirri ikastolak ere izango du txosna, eta asteazkeneko ekintzak berak antolatu ditu, lantegiak, txokolate-jatea eta Kiki eta Koko pailazoen ikuskizuna plazako pilotalekuan.

Atzo, hilaren 1a, txosnagunean Ibarrangeluko The Uski’s taldeak eta Lor taldeko kideek jo zuten gauean. Gainera, Lorreko kide guztiak elorriarrak dira. Herriko giroa, herriko jendeak sortuta, herriko jendearentzat.

Txupinazoa gaur izango da, larunbata 2a, herriko plazan, eta antolatzaileek serpentinak eta konfetiak eramateko eskatu diote jendeari, espirituak alaitzeko-edo izango da. Gaueko hamabietan, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko kalejira izango da herriko kaleetan.

Astelehenean txosnaguneak sorpresa ekarriko du; izan ere, taldeetako bat ezaguna da, The Toasters Estatu Batuetako ska taldea, baina gaueko bigarren taldearen izena ez dute ezagutarazi, agian oraindik hitzartu gabe dutelako. Baina bihar gauean bi kontzertu izango dira, «The Toasters + (beste talde bat) txosnagunean», egitarauaren arabera.

Txosnen gunean egongo den azken ekitaldia irailaren 9an izango da, zapatuan. Ihes Bide taldeak joko du lehendabiziko. Talde hori ere Elorriokoa da. Herriko jendea kontuan hartuta antolatu dituzte jai hauek egitaraua begiratuta. Bigarrenez, Soziedad Alkoholika Arabako taldea izango da protagonista, bere hitz gordinekin. Beraz, gazteentzako eskaintza ugaria da musikaren ikuspegitik. Baina ez da aukera bakarra.

Elorrioko alkate izandako Niko Morenok azaldu zuen zein garrantzitsua den herriarentzat bertako taldeei laguntzea. «Herrian bada musika talde ugari, eta horiei laguntzea oso ona da. Gainera, jaietan diru pixka bat ere badago, eta agertoki batean jo badezakete, askoz hobeto». Osteguna geratzen da programatik at, baina Niko Morenok esan zuen zer egitekorik izango dela. Kanpoko jende gutxi egoten da, eta herriko gaztetxean herriko jendearekin kontzertuak antolatuko dituzte. «Urte batzuetan 6-7 taldek ere jo dute osteguneko ekintza horretan, oso egun polita da, herrikoentzat pentsatua. Herriko egun sekretua da neurri batean», esan zuen. Taldeek asko entseatzen dute herriko jaietan jotzeko esperantzarekin, eta Elorrion hori posible da.

Txosnen eta kalejiraren inguruan sortu den polemikaren gainean, alkate ohiak «betiko polemika faltsua» dela adierazi zuen. Herriko presoak beti omendu izan dituzte, nahiz eta egitarau ofizialean ez azaldu. «Egitarau ofizialean sartu bada, jende asko mugitzen duen ekintza delako izango da», gaineratu zuen. «Urtero egin da, egun eta ordu berean», esan zuen. Jende asko mugitzen du ekintza horrek, eta taberna asko ekimen horretara gehitzen da.

Kaleko antzerkia

Kaleko antzerkiak garrantzi handia hartu du Elorrioko aurtengo jaietan. Ostiralean izan zen lehenengo antzezlana, plazan, Circ Panic konpainiaren eskutik, eta “La Caravana passa...” antzeztu zuen. Igandean, hilaren 3an, Rolabola taldeak “Placidos domingos” antzezlana emango du.

“Vulcano” obra irailaren 8an izango da, eta Samarkanda Teatro taldeak herriko plazan antzeztuko du.-

ELORRIO


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un menor fallece en el Gorbea por el impacto de una piedra
Jendartea
Bikote arazoak ez dira oporretan konpontzen
Euskal Herria
Cara a cara (o casi) entre Arzalluz y Garaikoetxea a los veinte años de la escisión del PNV
Kirolak
Josune Bereziartu recibe el premio Arco Rock Legend
Euskal Herria
Inicio de los juicios a más de cien detenidos en redadas «preventivas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss