- Kontxako Bandera -
Itsasoak jar dezala bakoitza bere lekuan
·Castro, Orio, Pedreña eta Astillero dira ohorezko txandan sartzeko lau ontzi faboritoak gaurko jardunaldian
DONOSTIA
Osteguneko komeriak ahaztuta, gaur ospatuko da (12.00etan, Kontxako Badian) Donostiako Estropaden lehen jardunaldia. Urteko hitzordu garrantzitsuena da arraunarentzat eta zortzi traineruk denboraldiko trapurik preziatuena lortzeko lehen urratsa eman nahi dute, beste behin, Donostiako portu inguruak kolorez beteko dituen afizioaren aurrean.Lehen txandan Zumaia, Orio, Donosti-Arraun eta Pedreñak egingo dute arraun; bigarrenean, berriz, Cabo da Cruz, Astillero, Castro eta Zarautzek. Azken orduko neurririk ezean, San Jose XIV.ak arazorik gabe hartuko du parte estropadan; Hondarribiak, iazko irabazleak, berriz, ez du Bandera errepikatzeko aukera izango. Hain zuzen ere, igandeko estropadetan txanda bakarrean egindako denbora onena Astillerok lortu zuen iaz (19.09.10, lehen jardunaldian) eta denbora orokor onena ere kanta-briarrek egin zuten 2004an (38.33.56). Badirudi aurten zaila izango dela marka horiek hobetzea itsaso pixka bat izango dutelako arraunlariek kanpoaldean.
Kantabriarrak faborito Iaz Hondarribiak garaipena lortu bazuen ere nahiz eta denbora onena Pedreñak egin, egia da azken urteetan Kantabriako ontziek erabateko nagusitasuna erakutsi dutela Donostian. 2004 eta 2003 urteetan Astillerok eraman bazuen Bandera, 2002 eta 2001ean Castro izan zen jaun eta jabe.Aurten ere, Castroko La Marinera da garaipena eskuratzeko faborito nagusia. Oste-guneko sailkatze estropadan denbora bikaina egin zuten (19.21.24) marka Urdaibairen eskuetan dago 19.04.64rekin bigarrenari bederatzi segundoko aldea aterata, TKE Ligako azken jardunaldian ere Kortarenak izan ziren azkarrenak eta horri Kontxako estropadan arraunlari propioen kuporik ez dagoela gaineratu behar zaio. Apustuak alde dituzte eta eurek badakite hori. Eta Hondarribia egongo ez denez, Orio, Pedreña eta Astillero jo beharko ditugu beste hautagai nagusitzat. Oriotarrek denboraldi osoko erregulartasuna eta TKEn lortutako hiru garaipenak Zarauzko Ikurrina ere bai tartean dituzte alde. Pedreña ere, iazkoa gogoan, maila bikainean iritsiko da Donostiara. Emaitza oso onak TKE Ligako lehen garaipena Getxon, esate baterako emaitza kaskarragoekin nahasiz ibili dira orain artean, baina Castroko azken estropadan nahiz sailkatze proban oso irudi ona eman dute. Astilleroren gainean, bestetik, galdera ikur handi bat jarri beharra dago. Kantabriako eta Espainiako txapelketetan nahi duena eginez ibili da, baina Kantauriko ontzi onenekin gutxitan lehiatu da eta horrek zalantza batzuk sortzen ditu. Gertutik jarraitu beharko da Izortz Zabalak gidatutako trainerua.
Enbata irailean
Ez da bidezkoa, hala ere, beste taldeak ahaztea. Are gehiago, osteguneko erakustaldiak kontuan hartuta. Zarauzko Enbatak aipamen berezia merezi du zentzu horretan. Hamabost urte Kontxan sartu gabe egon eta gero, sailkatze estropadan bigarren denbora onena egin zuen (19.30.12) Castroren atzetik. Lan erditan segundo bakarreko atzerapena zuten eta Hondarribiari, esaterako, hamaika segundoko aldea sartu zioten.Antzeko egoeran daude Zumaia eta Cabo. Gipuzkoarrek gora egin dute denboraldia aurrera joan ahala eta moralez ezin hobeto helduko dira Kontxara. Galiziarrentzat, berriz, ohitura bilakatzen ari da urteko estropadarik garrantzitsuenean burua sartzea. Ez dira pronostikoetan ageriko, baina lan ona egiteko ilusioz beteta daude. Etxekoek denbora gehiegi ez galtzea izango dute xede, Donosti Arraun talderik indartsuenekin batera arituko baita. Azken urtea izango ote da? Eguraldi bikaina eta itsasoa
mugitu samar Euskal Herriko kostaldean sekulako eguraldia espero den
arren, itsasoa mugitu samar egongo da adituen ustez. Iparraldeko haizeak ufada
txikiak joko ditu eta arraunlariek olatu batzuk aurkituko dituzte kanpoaldeko
balizen inguruan.-
Apuntes
Cuatro guipuzcoanas y ninguna
vizcaina
La representación vasca en la Bandera de La Concha 2006 se limitará a las cuatro embarcaciones guipuzcoanas presentes: Zarautz, Zumaia, Orio y Donosti Arraun. Por desgracia, Bizkaia no tendrá ninguna tripulación en Donostia al quedarse fuera tanto Arkote como Urdaibai. Cantabria aportará tres botes con amplia representación vasca en sus tostas, Castro, Pedreña y Astillero, mientras que Cabo será el representante gallego en la regata. Orio es la más laureada con bastante
diferencia Orio es, con diferencia, la trainera que más Banderas de La Concha ha ganado. Los aguiluchos cuentan en sus vitrinas con un total de 30 banderas donostiarras algunos hablan de 29 porque no consideran válida la ganada en 1939. San Pedro, con 15; Donostia, con 14; San Juan, con 10; Hondarribia, con nueve; Sestao, con seis y Getaria, con cinco, le siguen en la lista de ganadores.
|