GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-03
- Top 14
Iazko finala gogoan izango du Biarritzek
·Tolosan Staderen aurka neurtuko da; Avironek, aldiz, Perpinya izango du arerio

BILBO

Top 14ko laugarren jardunaldia jokatu dute gaur gauean bertan lehian ari diren bi euskal taldeek. Biarritz Tolosan Staderen aurka neurtuko da eta Aviron Baionakoak, berriz, Perpinya izango du arerio. Ligako bi oilarren kontra arituko dira eta zaila izango dute puntuak eskuratzea. Aurrekontu aldetik, sailkapenean goian egoteko taldeak egin baitituzte Tolosak eta Perpinyak.

Stade eta zuri-gorriak oso ondo ezagutzen dira elkar. Azken urteetan punta-puntan ibili diren taldeak izan baitira. Iaz, esaterako, Ligako finalean neurtu ziren eta garaipena biarriztarrentzat izan zen (40-13).

Oraingoan, ostera, ez dirudi euskaldunek erraza izango dutenik emaitza errepikatzea. Tolosa bigarren tokian dago sailkapenean eta ez du oraingoz porrotik jaso. Zuri-gorriak hirugarrenak dira, baina dagoeneko partida bat galdu dute. Hala ere, asteazkeneko derbian erakutsi zutenez, indartsu daude, Avironi sekulako astindua eman zioten-eta.

Norgehiagokak ikusgarria izateko behar den guztia dauka, eta Estatu frantseseko Canal Plus telebista kateak emango du zuzenean 20.45etik aurrera. Azken batean, Top 14ko talderik indartsuenetakoak izango dira aurrez aurre.

Biarritzen zortzi jokalarik ezin izango dute jokatu. Normalean hasierako hamabostekoan aritzen diren Lievremont hirugarren lerrokoa, Thion eta Balan daude horien artean. Tolosan azken unera arte itxaron beharko dute Jean Baptiste Elissalde jokatzeko moduan den ikusteko.

Irabazi beharra

Nahiz eta partida bat galdu, Biarritz egoera onean da sailkapenean, ez Aviron Baionakoarekin gertatzen den bezala. Lapurdiko hiriburukoek ez dute partida bakar bat ere irabazi eta ezinbestekoa dute ahalik eta arinen puntuak batzen hastea.

Itxura eskasa eman dute sasoi hasiera honetan, eta gaur bisitari izango duten Perpinya ez da aurkaririk aproposena norabidea aldatzeko. Kataluniarrak lehenengo lau taldeen artean egoteko taldea egin dute, eta, horregatik, Avironen premiak asetzea ez da erraza izango.

Gaueko 21.00etan hasiko da partida, eta Biarrizko Agilera estadioan jokatu beharko da, Baionako Jean Dager zelaia ez baitago oraindik jokatzeko moduan. Avironek zaleen laguntza beharko du puntuak eskuratzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un menor fallece en el Gorbea por el impacto de una piedra
Jendartea
Bikote arazoak ez dira oporretan konpontzen
Euskal Herria
Cara a cara (o casi) entre Arzalluz y Garaikoetxea a los veinte años de la escisión del PNV
Kirolak
Josune Bereziartu recibe el premio Arco Rock Legend
Euskal Herria
Inicio de los juicios a más de cien detenidos en redadas «preventivas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss