GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-09-28
Energiaren kontrola esku gutxitan

ACS enpresa eraikitzaileak Iberdrolaren %10 erosi ondoren, Estatu espainoleko lehen enpresa elektrikoa sortuko da enpresa eraikitzailea akziodun nagusi Fenosarekin bat egiteko asmoa gauzatzen baldin bada. Burtsa-kapitalari dagokionez, berriz, laugarrena izango litzateke. Operazioa, 3.336 milioikoa, BBVAk finantzatuko omen du. Ekonomia ministro espainola, berriz, oso pozik agertu zen enpresa espainol handiak sortzearekin...

Baina horrek guztiak ohiko herritarrei, enpresa horietan ez besteetan akziorik ez duten herritarrei, nola eragingo die? Datu zurrunbilo hori, kopuru potolo horiek eta ministroen iritziz hain positiboak diren mugimendu horiek makroekonomiako kontuak izanda, herritar xumearen ekonomia txikian ez dutela eraginik pentsatzen bide dute askok. Industria ministro espainolak esan zuenez, gainera, operazio horiek ez dute tarifetan eraginik izango. Eta baliteke etorkizun hurbilean hala izatea. Hala ere, kapital kontzentrazio horiek ez dira berriak; aitzitik, kapitalismoaren berezko joera da. Urrunago gabe, aste hasieran beste enpresa eraikitzaile batek, Accionak, hain zuzen, aurrea hartu zion E.ON Alemaniako konpainiaren erosketa eskaintza publikoari, eta hark akzio bakoitzeko eskaintza handiagoarekin erantzun du, diru eta botere goseak bultzatutako lehiaren erakusgarri.

Energia enpresak esku gutxitan izateak merkatua kontrolatzea dakar, eta nekez izango du efektu positiborik kontsumitzaileentzat. Sektore estrategiko batez ari gara, eta administrazioek kontrolatzen ez dutenean, herritarrak babesgabe daude etekina baino bilatzen ez dutenen menpe. Izan ere, pentsaezina da energia merkatua gero eta kontrolatuago duten multinazionalen helburua zerbitzu ona eskaintzea dela.

Bestalde, eta operazio hauen arrisku errealaren erakusgarri, bi eraikuntza enpresa energi enpresen jabe egiten ikusi ditugu asteon; eraikuntzaren negoziotik denbora laburrean etekin ikaragarriak atera ondoren, herritarrentzat oinarrizkoa den sektore batez jabetzen, alegia. Badakigu orain artean nola jokatu duten, eta halaxe jarraituko dute.

Euskal Herriak, edozein herrik, arlo guztietan bere etorkizuna erabaki nahi badu, ekonomia propioa nahi badu, energia eredu propioa behar du, esan bezala sektore estrategikoa baita. Hainbat administrazio dituen herri honetan, baina, lekutan dago halako eredu bat. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss