GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-28
Ibarretxe Eudelekin bilduko da gaur gizartearen partaidetza sustatzeko

DONOSTIA

Gaur, Juan Jose Ibarretxe Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragilearekin bilduko da Bilbon, Eudelekin, alegia. Bertan, euskal gizarteak balizko bake prozesuan eta normalkuntza politikoan izan behar duen partaidetza aktiboa sustatzeko egin duen proposamena aurkeztuko du Ibarretxek.

Lehendakariak joan den ostiralean Parlamentuan egindako proposamena aintzat hartuz, gaur Eudelen biltzen diren udalek herri eta hirietako bizilagunen partaidetza bideratzeko mekanismoen inguruan eztabaidatuko dute.

Malgua eta irekia

Ibarretxek ostiraleko saioan adierazi zuen moduan, egitasmoak irekia eta malgua izan behar du: «Toki komunitate bakoitzaren errealitate aberatsera eta heterogeneneora egokitua eta instituzio guztien kooperazioan oinarritua», gaineratu zuen Juan Jose Ibarretxek. Gaurko bilkuran, aldiz, planteamenduaren metodologiaz, diseinuaz eta jarraipen mekanis- moez arituko dira.

Eudeleko presidente den EAJko Karmelo Sainz de la Mazak «arrazoizkotzat» jo zuen lehendakariaren proposamena, eta «alkateen borondatea errespetatzen» duela adierazi zuen. Horrez gain, 2002an Eudelek lortutako akordioarekin bat egiten duela azaldu zuen. Bertan, «demokrazia, askatasuna eta giza eskubideen defentsan» lan egiteko herrietako foroak sortzeko konpromisoa hartu zutela gogorarazi zuen.

Gaurko batzarrean proposamenaz mintzatu, eta 2002an abiatutako ekimenen balorazio bateratua egingo dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss