GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-28
31 urte justizia egarriz
Frankismoko azken fusilamenduetatik 31 urte igaro dira, eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak diktadura garaian erori zirenborrokalari guztiei omenaldia egin nahi izan zien atzo Zarautzen, Derion eta Gasteizen. Frankismoko biktima guztientzako justizia aldarrikatu zuten ekitaldietan bildu zirenek, «eskubide eta ohore guztiekin».

Bihar, ni hiltzen naizenean, ez etorri negar egitera. Inoiz ez naiz lurpean egongo, askatasun haizea naiz». Hori dio Jon Paredesen, Txikiren, hilobiak. Esaldi hori izan baitzen Txikik 31 urte lehenago Guardia Zibilek Bartzelonako baso batean hil aurretik sendiaren argazki baten atzealdean idatzi zuena.

Atzo 31 urte bete ziren Jon Paredes eta Angel Otaegi Euskadi ta Askatasuneko militanteak FRAPeko Xose Humberto Baena, Ramon Garcia Sanz eta Xose Lois Bravorekin batera frankismoaren exekuzio tropelaren balek hil zituztela. Bost borrokalari horiei eta haiek bezala frankismoaren atzaparretan hil ziren borrokalari guztiei omenaldia egiteko xedez ekitaldi xumea antolatu zuen atzo Ahaztuak 1936-1977 elkarteak. Hitzordua goizeko 11.00etan izan zen, Zarauzko hilerrian, Txikiren hilobi aurrean.

Justizia beharra

Komunikabide ugariren jakinminaren aurrean, Jon Paredesen senitartekoak Martxelo Alvarez Ahaztuak 1936-1977 elkarteko eledunarekin batera Txikiren hilobira hurbildu ziren. Han, ekitaldiari hasiera eman aurretik, Martxelo Alvarezek ekitaldiaren nondik norakoak azaldu zituen. Haren esanetan, ekitaldiarekin bai Txi- kiri, bai harekin hil zituzten beste lau borrokalariei bai frankismoan hil ziren gudari guztiei omenaldia egin nahi izan diete. Alvarezek halako ekitaldietan instituzioen eta hainbat politikarien iniziatiba eta presentzia falta gaitzetsi zuen, eta aurtengoa «memoria historikoaren urtea» izan dela gaineratu zuen. Ekitaldi sinbolikoak egitea marketin politikotzat jo zuen Ahaztuak 1936-1977 taldeko eledun Martxelo Alvarerezek.

Txikiren amak ikurrinari eta bandera errepublikarrari eutsi zien, eta, bitartean, Txikiren ilobak osaba zenari ohorezko agurra dantzatu zion. Ondoren, bertaratutako senide eta lagunek lore eskaintza egin zioten Guardia Zibilak tiroz hildako eusko gudariari.

Ekitaldiari amaiera emateko, danbor eta txistu hotsez lagundurik, bertaratutakoek ‘‘Eusko Gudariak’’ abestu zuten ukabilak igota, Jon Paredesen, Txikiren, hilobiaren aurrean.

Flor Baenak, Txikirekin batera hil zuten Jose Humberto Baenaren arrebak, ez zuen ekitaldia galdu nahi izan, eta anaia- ren heriotzak haren familiari eragin zizkion une garratzak gogora ekarri zituen, Txikiren senideei eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteari zuzendutako gutun baten bidez.

Atzoko omenaldiarekin Ahaztuak 1936-1977 elkarteak «Memoria egin, justizia egin» leloa duen dinamikari hasiera eman zion, frankismoaren garaiko milaka eta milaka biktimentzako justizia aldarrikatzeko xedez. Atzo egindako ekitaldian frankismo garaiko sumario eta epaiketa guztiak ezerezta daitezela eskatu zuen Martxelo Alvarezek, biktima horiei guztiei zor zaien justizia berma dadin neurri zehatzak exijitzearekin batera.

Halaber, frankismoaren biktima guztiak PSOEko Gobernua planteatzen ari den Oroimen Historikoaren Legearen barruan sartzeko eskatu zuen Alvarezek, «eskubide eta ohore guztiekin».

Zarautzen bezala, atzo arratsaldean, Derion eta Gasteizko Santa Isabel hilerrian ere omenaldiak egin zituzten, hain zuzen ere, 1936ko uztailaren 18an bertan fusilatuen omenez.

Ahaztuak 1936-1977 elkar- teak, 1936ko uztailaren 18ko kolpean armak eskuetan zituztela aurre egin zutenak; ondorengo hamarkadetan mendi eta hirietan borrokatu zirenak; eta 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten ETAko eta FRAPeko militanteak barne hartzen ditu. «Denak egiten ditugu gure. Denak dira gure aldarri», adierazi zuen Martxelo Alvarezek. Nahiz eta ez lortu faxismoa garaitzea, faxismoak eragindako biktimentzako justizia eskuratzeko erronka da Ahaztuak 1936-1977 elkarteak aurten abian jarri duena. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss