GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-28
«Borondatea ez da nahikoa»
Elhuyarrek enpreseizuzendutako leheneuskara-planaaplikatu zuenetik,hamabost urte igarodira. Aitzakiahorrekin, erakundehorrek mahai-ingurubat antolatu zuen atzoDonostian. Bertan,lan munduaeuskalduntzekoerronka bete ahalizateko, borondateabaino zerbait gehiagobehar delaondorioztatu zuten.LAB eta Kontseilukokideek, adibidez,legedia aldatzeaezinbestekoa delanabarmendu zuten.

Elhuyarrek antolatutako «Hamabost urte enpresetan, hamabost urte euskara-planetan» izena duen jardunaldian egindako mahai-inguruan, ideia batean egin zuten bat hizlariek: borondatea ez da nahikoa lan mundua euskalduntzeko. Dena dela, euskara lantokietan biziberritzeko jarraitu beharko litzatekeen bidea finkatze aldera ikuspuntu erabat ezberdinak daudela argi geratu zen.

Gasteizko Gobernuko Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, esate baterako, legediaren gaitasunak aprobetxatuz gero helburu hori lor daitekeela adierazi zuen. Borondateaz gain, gakoa «ditugun baliabideak garatzea» dela esan zuen. Lanhitz plana jarri zuen adibidetzat; Lakuak bultzatutako eta enpresarien elkarteek eta ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek sinatu berri duten egitasmoa, alegia.

LABeko kide Itziar Lopategik eta Kontseiluko idazkari nagusiXabier Mendigurenek, ordea, ez zuten sailburuordearen iritziarekin bat egin. Hain zuzen ere, lan arloan euskara hedatu ahal izateko legedia aldatu beharko litzatekeela nabarmendu zuten. «Politika global, orokor eta koherente bat egin beharko litzateke. Garrantzitsua izan arren, borondatea ez da nahikoa. Corpus juridiko bat garatzea ezinbestekoa da», esplikatu zuen Mendigurenek.

Haren ustez, legeak euskararen gutxieneko presentzia ziurtatu beharko luke enpresetan. «Gutxieneko hori baino gehiago bermatuko luketenei diruz laguntzea ondo legoke. Ez zait egokia iruditzen nomina euskaraz idazteagatik soilik diruz laguntzea», erantsi zuen Kontseiluko ordezkariak.

Lopategik, berriz, Lanhitz ekimenari buruz LABek duen iritzia eman zuen. «Urratsa» dela aitortu bazuen ere, lan mundua euskalduntzeko beharrezkoa den plan estrategikoarekin ez duela zerikusirik kritikatu zuen. «Lan mundua euskalduntzea ez da behar gisa hartzen. Aukera gisa aurkezten da; oso aukera ona bezala, baina ez behar gisa», esplikatu zuen.

Bost enpresaren adibidea

Sindikatu abertzaleko lagunak borondatea ez dela nahikoa berretsi zuen. «Azken hamabost urteetan euskara-planak aplikatu dituzten enpresek borondatea izan dutelako egin dute. Ez dago inongo betebeharrik, beraz, borondatea dutenak soilik arduratzen dira. Eta betebeharrik ez dagoenez, ez dugu uste gaur egungo arau eta legeekin euskararen normalizazioa lor daitekeenik», esplikatu zuen Lopategik, eta lan mundua euskaldundu gabe ez dagoela euskara berreskuratzerik nabarmendu zuen.

Euskalduntzeko egitasmoak direla-eta erakundeek eta eragile sozialek jokatu behako luketen paperean ere desadostasunak izan ziren. Baztarrikak adierazi zuen Gasteizko Gobernuaren lana «hizkuntza politika marraztea, planifikatzea eta garatzea» eta «aldakorra den errealitatera egokitzea» dela. Lanhitz egitasmoa jorratzean euskalgintzako elkarteek parte hartu ez dutela azaldu zuen, eta LABen eta Kontseiluaren kritikei erantzun zien hala. «Lehentasunak ezartzeko lana erakundeei dagokigu, ez aholkularitza edo euskalgintzako elkarteei. Jarraipena denek egin behar dute, baina, batez ere, eragile naturalek», esan zuen.

Mendigurenek, Baztarrikak ez bezala, lan mundua euskalduntzearen erronka denon ardura dela azaldu zuen. «Lan hori sindikatuei, enpresei, administrazioei eta euskalgintzako elkartei dagokie. Horietako eragile batek ez badu behar bezala parte hartzen, ekimenak baldintzatuta geratuko dira», erantsi zuen.

Mahai-ingurua egiteaz gain, Elhuyarrek antolatutako jardunaldian azken hamabost urteetan euskara-planak aplikatu dituzten 150 enpresetako adibi- deen berri eman zuten. Antzuolako Elay enpresako ordezkari bat bertaratu zen Donostiara bere esperientzia azaltzeko. Elhuyarreko euskara-plana aplikatzen lehen enpresa izan zen, eta hitza hartzen ere lehena izan zen. Horri Kutxa, Arrasateko JMA, Igorreko Batz eta Visesa enpresetako ordezkariek hartu zioten lekukoa. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss