GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-28
Unai OTAÑO | Aizkolaria
«Hurrengo nire helburua maila nagusiari eustea izango da»
Unai Otaño ez dago haserre egoteko moduan, aurten Bigarren Mailako bi txapelak lortu ostean. Oso gazterik agertu zen aizkora munduan, itxaropen dezentea zuen jendeak beregan, baina lana zela-eta, aizkora utzi behar izan zuen. Sei urte geldirik egon eta gero, bi urtetan onenen artean sartzea lortu du, eta, hala, lehen zaleek beregan zituzten itxaropenak baieztatu ditu.

Unai Otañoren denboraldia paregabea izan da. Ibarrako aizkolari gazteak Gipuzkoako eta Euskal Herriko Bigarren Mailako txapelak jantzi ditu, eta horrekin batera bi lehiaketa horietan datorren urtean Lehen Mailan aritzeko txartela eskuratu du. Gainera, Lasa lagun zuela Olasagastiri apustua ere irabazi zion.

­Urte bikaina egin duzu aurten.

Bai, oso gustura nago, eta uste dut berriro horrelako denboraldi bat egitea ez dela erraza izango.

­Gipuzkoako eta EuskalHerriko Bigarren Mailako txapelak irabazi dituzu. Helburua hori al zen?

Zaila izaten da bi txapelak lortzea, baina gauzak ongi atera dira. Hasieran ez neukan helburu zehatz bat, baina banekien gauzak ongi egiten baldin banituen aurrean ibili behar nuela.

­Gehienen ustez, bi txapel horiek irabazteko faborito nagusia zinen. Horrek presiorik eragin al dizu?

Bai, presio dezentea izan dut. Denek faborito jotzen bazaituzte, zerbaitegatik izaten da, eta gero zuk hori plazan erakutsi egin nahi izaten duzu, eta horrek dudarik gabe presioa eragiten dizu.

­Bi finaletan minututik gorako aldea kendu diezu bigarrengoei. Jendea ez zebilen zurekin oker, ezta?

Bai Gipuzkoakoan, baita Euskal Herrikoan ere, aurretik jokatzen diren kanporaketetan denborarik onenak nik egin nituen, eta hori zerbaitegatik izaten da. Banekien gauzak ongi egiten banituen aurrean ibili behar nuela, baina finalak beti finalak izaten dira, eta edozer gerta zitekeen.

­Bi finaletatik zein izan da zailena?

Ez dakit, biak izan dira gogorrak. Gipuzkoakoan Ugarteburuk lan ona egin zuen, eta hasieran nahiko estu hartu ninduen. Ez zen batere samurra izan.Hala ere, Euskal Herrikoa izango zen gogorrena, batez ere izan nuen hasieragatik. Lehen enborretan aizkorarik onena puskatu nuen, eta adarren bat edo beste ere egokitu zitzaidan, eta agian hura izango zen finalik gogorrena.

­Gipuzkoakoan Ugarteburu jotzen zen zure aurkaririk gogorrena, baina EuskalHerrikoan ez zegoen garbi. Zuk nola ikusten zenuen?

Gipuzkoakoan garbi zegoen Ugarteburu izango nuela etsairik handiena, eta horrela izan zen. Euskal Herrikoan askok Etxebeste izan zitekeela esaten zuten, baina nik banekien Lopez ongi zegoela, eta lanak emango zizkidala, eta horrelaxe izan zen.

­Atzera begira jarrita, Urrezko Aizkora izan zen denboraldi honetako zure lehenengo lehiaketa. Hango lanarekin gustura geratu al zinen?

Bai. Lau kanporaketa gainditu nituen, eta ez nago kexatzeko moduan. Gainera, han lan ezberdinak eta laburrak izaten dira, eta ni horrelakoetan baino iraupenekoan askoz ere hobeto ibiltzen naiz, baina han gustura geratu nintzen.

­Gero, Lasa eta biok Olasagastiren aurka apustua jokatu zenuten. Hura zen zuen erronka nagusia, eta hura irabazteak lasaitasuna ere emango zizuen ezta?

Bai, bai. Apustua egin genuenean, garbi geneukan hura zela urteko gure helburu nagusia, eta hura irabazita, urtea beteta bezala jotzen genuen. Jende guztia kontra geneukan, inork gutxik uste zuen irabaziko genuenik, baina gauzak ongi joan ziren, eta irabazi egin genuen.

­Zure helburua orain maila nagusiari eustea izango da bai Euskal Herrikoan, baita Gipuzkoakoan ere, ezta?

Bai, eta bi txapel horiek kasualitatea ez direla izan ere erakutsi nahiko nuke. Batzuk zortea izan dudala ere esaten ari dira, baina bi txapel zortearekin bakarrik ez dira lortzen. Ez da erraza izango Lehen Mailari eustea. Gipuzkoan sei bakarrik izango gara, eta Euskal Herrikoan hamabi. Bietan maila handiko aizkolariak izango dira, baina ahalegina behintzat egingo dut. Orain atseden apur bat hartu nahi dut. -
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss