Joxerra FATXADO | Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea
«Asteazkenean goaz Madrilera eta urduri jartzen hasita gaude»
Zurriolako Antzerki Eskola ETBren aktore harrobi bihurtu da. Telesail ezagunetan lanean ari dira eskola horretatik ateratako aktoreak. Bertan 266 ikasle ari dira antzerkia eta dantza garaikidea ikasten. Joxerra Fatxado da irakasle beteranoenetako bat eta Barojaren «Paradox rey» lanaren antzerkirako bertsioa prestatzen ari da azken hilabeteotan hamabi ikasle ohiko taldearekin. Datorren asteazkenean estreinatuko dute antzezlana Madrilen.
Ikasturtea bukatzeko zorian zeuden. Oporretan eta bidaietan pentsatzen hasteko sasoian, beraz. Zurriolako ikastolan telefono dei bat jaso zuten Euskal Herriko Unibertsitatetik. Pio Barojaren “Paradox rey” obraren irakurketa dramatizatu nahi zuten, gazteek egina eta gazteentzat. Enkargua Joxerra Fatxadori pasatu zioten. Pio Baroja gazteek eginda eta gazteentzat. Horrela jaio zen datorren asteazkenean Zurriolako Antzerki Eskolako ikasleek Madrilera estreinatuko duten lanaren egitasmoa. Gazteei guztiz motibagarria iruditu zitzaien ideia. Gaztelaniaz inoiz antzerkirik egin gabeak ziren, baina jarri egin ziren. Irunen eta Donostian ere egingo dituzte emanaldiak eta ondoren euskarazko bertsioa eman nahi lukete Donostian eta Beran.
Nola sortu zen «Paradox rey» antzerkira eramateko aukera?
Donostian antzerki talde gazteen lehiaketa bat egiten da eta guk 15 urteko gure ikasle batek idatzitako lan baten bertsioa aurkeztu genuen. Ingelesa ikasteko Londresera bere txeloa lagun duela bidaia bat egiten duen ikasle baten kontakizuna zen. Txeloa, ingelesa, herrimina eta beste zenbait gairen inguruko lana zen, izugarri polita. Bi gazte talde eta lau talde amateur dabiltza hemen eta ausartu egin ginen kontakizun hori antzerkira eramaten. EHUko irakasle batek ikusi zuen. Aurten betetzen dira 100 urte Pio Barojak “Paradox rey” idatzi zuela eta ekitaldi sorta bat prestatzen ari ziren nonbait eta ikastolara deitu zuen eta niri etorri zitzaidan enkargua. Berez, irakurketa dramatikoa egin behar genuen, baina guk irakurketari antzerkia ere nahastu egin diogu. Pio Barojari berari ere lekua egin diogu obraren barruan eta pertsonaia moduan agertzen da.
Zein da obraren mamia?
Paradoxek eta bere lagun batek irakurtzen dute nola Valentziatik atera eta Afrikara judu batzuk ontziz joango diren, han lursail bat erosi eta juduen kolonia bat sortzeko asmoarekin. Abentura asko dituen bidaia da eta azkenean beltzek Paradox errege egiten dute. Kontakizun barregarri eta guztiz ironikoa da. Antiklerikala erabat, antibelizista, akrata, agintean daudenekin gupidarik gabea, oso lan interesgarria. Taldeko ikasle batek behin esan zuen bezala, bidaia hori baliatu zuen Barojak bere garaiko gizartearen satira egiteko. Fartsa baten moduan aurkeztuko dugu guk.
Zenbat zarete taldean?
Hamabi ikasle ohi dira taldean. Bi mutil bakarrik daudenez, sexua kontuan hartu gabe banatu nituen paperak.
Datorren asteazkenean Madrilen estreinatuko duzue antzezlana. Zein emanaldi dituzue ondoren?
Ondoren Irunen Gazte Antzerki Topaketen barruan sartu gaituzte eta Amaia kultur zentroan 25ean eta 26an aurrestreinaldiak egingo ditugu goizeko hamaiketan eta estreinaldia 26an 19.30ean. Segidan, hilaren 29an, 20.00etan, Lugaritzen emanaldi bat eskainiko dugu. Guk enkargu hau euskarazko bertsio bat egiteko asmoarekin onartu genuen. Tabako Fabrikan egin nahi genuke euskarazko estreinaldia eta euskarazko bertsio hori EHUra eta Berara eraman nahi dugu ondoren. Guk ez genuen inoiz antzerkia gaztelaniaz landu. Hasieran oso arraroa egiten zitzaigun, baina jarri egin dira. Sekulako ilusioa egiten zien hasieratik Madrilera joateak. Oso motibagarria izango da bidaia hori.Harro egongo zarete Zurriolako Antzerki
Eskolak hartu duen sonarekin.
Sona hori anekdotikoa da. Egia da euskarazko telesailetan gure ikasleak ikusten direla. Egia da ekoizle batzuek casting-ak ere eskola honetan egiten dituztela. Halaber, egia da gure eskolaren izena herrialdera zabaldu dela eta beste zenbait herritatik ere ikasleak badatozela gure taldeetan ikastera. Baina hori guztia azala besterik ez da. Garrantzizkoa hemen egiten ari garen lana da. 266 ikasle ari dira antzerkia eta dantza garaikidea ikasten eta batxilergoa bitartean denak Zurriola ikastolakoak dira. Mikel Sarriegi (“Kutsidazu” antzezlanean Martinen papera egin zuena)eta biok gabiltza buru-belarri klaseak ematen. Gero Montxo Imaz dabil txikiekin eta Maider Oiartzabal dantza garaikidearekin. Sekulako programazioa dugu. Igandetan izan ezik, egunero ematen ditugu emanaldiak hemen dugun areto txiki batean guraso eta ikasleentzat. Mimoa, ipuin antzeztuak, klown, testua eta inprobisazioak lantzen ditugu. Eguerdietako bazkalondoko ordua eta arratsaldekoak baliatzen ditugu lan egiteko.
Pailazo moduan ere bazabiltza batetik bestera. Dabid Errastirekin nabil. Niko eta Periko gara
eta egin ditugu 30 bat emanaldi. Asko gozatzen dut nik pailazoarena egiten. -
Dos intitutos y la UPV recuerdan al escritor
J.A.
DONOSTIA La obra “Paradox rey”, que un grupo de doce alumnos de la Escuela de Teatro de la ikastola Zurriola estrenará este miércoles en Madrid, se inscribe en un amplio programa de actos en cuya organización participan dos institutos, que llevan el nombre del escritor, uno en Madrid y otro en Irun, y la UPV. El programa cuenta con un ciclo de conferencias que ahondará en las influencias y en la biografía de Pío Baroja y que se desarrollará entre los días 27 de octubre y el 3 de noviembre. Participarán como ponentes Esteban Atxustegi, que analizará el tema de las guerras carlistas en la obra del escritor; Pello Otxoteko, quien abordará en euskara el tema de Darwin y el naturalismo en la obra barojiana y Xabier Etxeberria que impartirá una conferencia titulada “Entre Nietzsche y el budismo”. La UPV, por su parte, dedicará a Pío Baroja dos conferencias que pretenden ahondar en las influencias de los pensadores de la época en Pío Baroja. Virginia Careaga impartirá la primera de ellas, titulada ”De este árbol no comerás”, el día 9 de noviembre, y José Luis Villacañas disertará sobre “Meditaciones sobre Baroja” el día 10. Una proyección de cortometrajes sobre Baroja, exposiciones de libros, fotografías y dibujos, talleres y viajes guiados a Bera, son otras de las actividades programadas con motivo del centenario de la publicación de “Paradox rey”. El Ayuntamiento de Irun se ha sumado al homenaje con la colocación de una escultura del escritor en la plaza del Ensanche.
|