GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 15-10-2006
Argi Lur estudioa sortu du Izate taldeak «Diska» bere lehen lana argitaratzeko
«Diska» deitzen da Izate talde donibandarrak atera duen lehen lana. 1999an hasi ziren kantatzen Donibane Lohizuneko gaztetxean eta 2003az geroztik Euskal Herri osoan kontzertuak eskaini dituzte. Kontzertuekin bildutako diruarekin Argi Lur estudioa sortu, eta askatasun artistikoa lehentasun nagusi izan duen diskoarekin sartu dira mundu diskografikoan.

BAIONA

Zuzenean indar handia erakusten duen Izate taldeak duela bi urte disko bat grabatzea erabaki zuen. Egun dendetan salgai dagoen “Diska”ren egitasmoa bururatu aitzin, «10.000 kalapita, istorio eta anekdota» bizi behar izan dituzte taldeko lau kideek. Taldean bateria jotzen duen Bixentek lehen lan honen sorkuntzaren nondik norakoak anitzak izan zirela aitortu bazuen ere, askatasun artistiko osoz egindako lanarekin pozik gelditu direla baieztatu zuen.

Izan ere, hainbat diskoetxerekin harremanetan egon ondoren, taldeak bere lana nahi bezala egitea erabaki zuen eta horregatik Argi Lur estudioa egitea erabaki zuen. «Duela bi urte hasi ginen pentsatzen diskoa grabatzea, beharrezkoa ikusten baikenuen», esan zuen bateria-jotzaileak. Orduan iaz emandako kontzertuetan bildutako dirua hartu eta estudio bat osatzeko materiala erosi zuten. Grabazioak egin eta gero zuzeneko kontzertuetan soinu teknikari lana egiten duen Ximunek egin du diskoaren nahasketa.

«Gure asmoa dena lagunekin egitea zen eta azkenean lortu egin dugu», adierazi zuen taldean gitarra jotzen duen Peiok. Liburuxkaren grafismoa Poluxek egin du eta argazkiak Xabi Berruetek egin ditu. Kantuen hitzak ere Donibane Lohizuneko gaztetxeko laguna duten Otalaztek idatzi ditu.

Rock, metal eta musika akustikoarekin jotako kantuen hitzak gaztetxe inguruko giroaren isla dira. Bai zentzu hertsian, bai politika edo ekologia mailan, gazte ikuspegia erakusten dute.

Izatek azken urteotan 50 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian zehar, eta hori Musikherria herri disko- etxeari esker izan dela nabarmendu zuten kideek. Jasotako laguntza diskoetxea Ipar Euskal Herrian ezagutaraziz bueltatu nahi dutela adierazi zuten.

Disko berria aurkezteko kontzertu bat eskainiko dute datorren ostiralean Andoainen eta gero hiru hilabetez geldituko dira. 2007. urte hasierarekin hiru hilabeteko bira bat egingo dute Euskal Herri osoan zehar.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
Jendartea
Condenado a once meses por agredir a un inmigrante
Jendartea
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Euskal Herria
Ningún sector político niega ya que el derecho a decidir corresponde a la ciudadanía vasca
Kirolak
Athletic Reala baino dezente gehiago izan da historiako lehen derbian
Mundua
El Consejo de Seguridad impone sanciones rebajadas a Pyongyang
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss