Mattin eta Xalbador asteburua Urepelen
UREPELE
Lehen aldiz Urepelen egiten zen Xalbador eguna Xalbador eta Mattin asteburu bilakatuko da aurten. Urriaren 21 eta 22rako Deiadarra elkarteak ekitaldi ezberdinak antolatuko ditu Ipar Euskal Herriko bi bertsolari handien omenez. Urte berezia da aurtengoa;izan ere, azaroan urepeldarra zendu zeneko 30 urte beteko dira, eta uztailean 25 urte bete ziren aheztarrak utzi gintuenetik. Asteburu honen bitartez, bereiziezinak ziren bi bertsolariak omenaldian ere elkartu nahi izan dituzte.Urriaren 21ean haurrentzako jokoak eta taloak izango dira eta kontzertua izango da gauean Benito Lertxundirekin. Mendian zeharreko ibilaldi batekin hasiko da urriaren 22a. “Mattin eta Xalbador” liburua aurkezteko ekitaldiaren ondoren herri-bazkaria egingo da eta arratsaldean bertso-saioa izango da Jon Azpillaga, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Kontzerturako eta bazkarirako sarrerak urriaren 15a baino lehen hartzea eskatzen da ondoko telefonoetan: 665 70 78 04 hego EuskalHerrian eta 06 24 33 29 95 Ipar Euskal Herrian.
|