GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 15-10-2006
Soinu indartsuekin aurkeztu du bere burua Unek
·«Une nare eza» izenburuko diskoa jarri du kalean Oihuka diskoetxearekin

«Une nare eza» izenburua daraman diskoarekin egin du bere aurkezpena Une taldeak. Hamaika abesti aukeratu dituzte taldekideek lehen CD honetarako. Metalaren indar guztia darie kantei baina pop ukitua ere nabari zaie, izan ere, estilo horretan jarduna da Aitor Uriarte ahotsa Sen eta Latzen taldeetan.

BILBO

Ohiuka diskoetxearen eskutik kaleratu du Unek bere estreinako lana. Aitor Uriarte oñatiarra da taldearen boza. Uriarte Latzen eta Sen taldeetan ibilitakoa da eta 2005. urtetik buru-belarri ari da proiektu berri honekin Xabier Oraa de Zumarraga bilbotarra (bateria-jotzailea), Rober Garzia ortuellarra (gitarra-jotzailea) eta KarmeloAretzaga Melows (baxu-jotzailea) algortarrarekin batera.

Gitarrak metalaren indarrarekin entzuten dira. Hala ere, pop ukitu batzuk ere baditu. Aitor erregistro desberdinak sartzen saiatzen da, askatasunez.

Aitor Uriarte Sen eta Latzen taldeetan ibilitakoa da. Rober Garciak AND eta Apnean jo du eta Melows-ek Bulldozer,Zurkaitz eta PiLTn. Xabier Oraa de Zumarragak Sodan izan du aurreko esperientzia.

‘‘Une nare eza’’ izenburuarekin bataiatu dute lehen lana. «Taldekide guztiok dugu sentipen bera, alegia, gure bizitzetako estresarekin gatozela lokalera eta ate horretatik barrura lasaitasuna aurkitzen dugula, intimitate bat. Hortik dator izenburua: memento lasai eza», adierazi dute.

Hamaika abesti bildu dituzte. Gainera, CD-Rom interaktibo bat ere badakar, Ohiukak eginda, baita bi bideoklip ere, ‘‘Bihozkadak’’ eta ‘‘Hemen’’ kanten inguruan egindakoak.

Euskaraz dira abesti guztiak. Uneren kantuen oinarria gitarrak dira eta ahotsak melodia sortzen du. «Guztiaren gainetik, sentiarazten gaituzten melodiak egiten saiatzen gara», adierazi dute taldekideek.

Hitzek istorioak kontatzen dituzte, errealak batzuk, fikziozkoak besteak eta bien arteko nahasketarekin sortutakoak ere badira disko honetan. Aitor Uriartek idatzitakoak dira denak, bere bizipen pertsonaletik eratorritakoak. Gehienetan metaforez baliatzen da bere ideiak plazaratzeko.

Orain zuzenekoen txanda iritsi da Unerentzat. Hitzordu garrantzitsua izango da gaur Beran egingo den Nafarroa Oinez jaian izango dutena.

Bestalde, Kautarekin batera egingo dute bira. Hala, diskoan agertzen diren kantak jendaurrean agertuko dituzte eta lokalean egiten duten lanaren berri emango dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
Jendartea
Condenado a once meses por agredir a un inmigrante
Jendartea
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Euskal Herria
Ningún sector político niega ya que el derecho a decidir corresponde a la ciudadanía vasca
Kirolak
Athletic Reala baino dezente gehiago izan da historiako lehen derbian
Mundua
El Consejo de Seguridad impone sanciones rebajadas a Pyongyang
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss