GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 15-10-2006
Beloaren aurkako jarrera gogortuko du Tunisiak
90eko hamarkada hasieratik debekatuta dago ofizialki Tunisian beloa eramatea. Debekuek eta islamisten aurkako errepresioak ez dute ezer lortu, batez ere, erregimen ustel batek ­baina bide batez Mendebaldearen kuttuna­ bultzatzen duelako. Hori dela-eta, beloaren aurkako jarrera gogortzearen aldeko mezuak zabaldu dituzte agintari politikoek.

TUNISIA

Tunisiako presidente Zine al Abidine Ben Alik ekin zion asteazkenean beloaren aurkako bideari. Lotsaz jantzi behar dela ziurtatu ondoren, beloa (hijab) gaitzetsi zuen, «kanpotik ekarritakoa delako eta oinarri sektarioa» omen duelako.

Atzo bertan, Gobernuko hainbat ministrok azalpen horiekin bat egin zuten eta beloaz gain, qamis-a (kotoizko tunika luze bat) eta gizonezkoen bizarra gaitzetsi zuten.

Ramadaneko baraualdiaren inguruan antolatu diren hainbat bilkuratan, Erregimenaren agintariek dei egin diote herriari «adi» egoteko janzkera horiek eragiten omen duten «arriskuaren» aurrean.

Atzerri Arazoetako ministroak, Abdelwaheb Abdallah-k, dei bera egin zuen atzo boterean dagoen taldeak, Batasun Konstituzional Demokratikoak (RDC), Nabeulen (Tunisiako mendebaldean) egin zuen bileran. Bere esanetan, beloa «eslogan politikoa baino ez da, taldexka batek berea egin duena, erlijioaren atzetik ezkutatuta egitasmo politikoak aurrera eraman ahal izateko».

Barne ministroak, Rafik Belhajek, «gizartea antzinako garaietara bueltatzeko asmoa» egotzi die talde horiei.

RDCko ordezkari nagusiak, Hedi M´hennik, dei egin dio gizarteari beloaren aurkako kanpainan parte har dezan, beloa onartzea herriaren aurrerabidearen eta Estatuaren zaurtezintasunaren aurka doalako».

Tunisiako erregimenak 90eko hamarkadaren hasieran beloa debekatzen duen 108. zirkularra onartu zuen. Garai hartan legez kanpo utzi zuen Ennahda (Berpizkundea) talde islamista. Milaka kide islamista giltzapetuta daude. Barne ministroak 108. zirkularra zorrotz aplikatzeko eskatu du.

Egun ohikoa da beloa daramaten emakumeak atxilotzea eta gehiago ez dutela eramango idatziz aitor dezaten exijitzea, lanetik edota unibertsitatetik botako dituztela mehatxatuz. Poliziak belodunak jipoitzen ditu kalean, batez ere Sfaxen (hegoaldea). Erregimenak «bertako ohiturak» jarraitzea exiji- tzen dute, batez ere fularra erabiltzea, emakume nekazariek eta adituek erabili ohi dutena.

Giza eskubideen aldeko erakundeek gogor kritikatu ohi dute debeku hori, Tunisiako Konstituzioak herrialdea musulmana dela eta norberak nahi duen moduan janzteko askatasuna bermatzen duelako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
Jendartea
Condenado a once meses por agredir a un inmigrante
Jendartea
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Euskal Herria
Ningún sector político niega ya que el derecho a decidir corresponde a la ciudadanía vasca
Kirolak
Athletic Reala baino dezente gehiago izan da historiako lehen derbian
Mundua
El Consejo de Seguridad impone sanciones rebajadas a Pyongyang
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss