GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 15-10-2006
Unai GARCIA | Itxialdi bat egiteagatik epaituko dituzten 103 ikasleetako bat
«Egin dugun gauza bakarra libre pentsatzea izan da»

Datorren asteartean LOUren aurkako itxialdian parte hartzeagatik 103 ikasle epaituko dituzte Getxon. Auzipetutako batekin hitz egin du GARAk, Unai Garciarekin, eta EHUko eta ikasleen eskubideak defendatzeagatik jasan duten erasoaz hitz egin du.

­Orain 3 urte LOUren aurkako itxialdian parte hartzeagatik, 103 gazte epaituko dituzte. Ez al dira elkarren aurka jartzen berri hau eta bere burua demokratikotzat duen sistema?

Protesta batean parte hartzeagatik epaitzea demokraziaren kontrakoa da erabat, baina gauza da ez garela demokrazia batean bizi, baizik eta monarkia parlamentario batean. Horrek esan nahi du monarkiak eta Parlamentuak kontrolatzen dutela sistema. Orain hiru urte LOUren aurka itxialdia egin genuenean, Bolognako prozesuarekin guztiz lotuta dagoen lege baten aurrean, kapitalismoaren aurka egin genuen, Europa mailan hartutako neurri batzuen kontra egin genuen, eta inor sistemak inposatu nahi duen lege baten kontra azaltzen bada kriminalizatu egiten dute.

­Auzitegi Nazionalera eramateko prest agertu zen epaile bat, erakunde armatuan parte hartze ez-zuzena izateaz akusatuta.

Ikasle talde bat gara, eta suposatzen da Estatu honetan adierazpen askatasuna dagoela, baina hori ez da gertatzen. Are gehiago, hori Euskal Herriak jasaten duen egoeran islatzen da. Euskal Herrian sortzen diren mugimendu guztiak, batez ere ezker ikuspegitik jorratzen direnak, guztiz kriminalizatzen dituzte, eta Auzitegi Nazionalean bukatzen dute, ETAko kideak direla esanez. Gure kasuan, desobeditu egin genuenez eta erresistentzia pasiboa izan zenez utzaraztearen aurrean, epaile batek ETA erakundearekin lotu zuen gure protesta.

­Zelan burutu zen eta zein helburu zituen protestak?

LOU atzera botatzea zen helburua, Euskal Herrian arrotza zen legea zelako, euskararen egoera larriagotuko zuelako, eta ikusten genuelako lehenengo pausoa hezkuntza pribatizatzea izango zela. Gure planteamendua horren aurka borrokatzea zen, eta horrela sortu zen itxialdi bat egitearen ideia, planteamendu baketsu batekin. Horrela, Leioako campuseko kafete- gian bildu ginen hausnartzeko eta lan egiteko. Montero zen errektorea garai hartan eta imajinatu genuen kanporatu egingo gintuztela, batez ere unibertsitateko segurtasun enpresakoak agertu zirenean. Utzaraztea Protecsak egin zuen, eta kanpoan Ertzaintzak banaka identifikatu gintuen. Gogoratu behar da Monteroren garai hartan egunero faxismo hutsa jasaten genuela, identifikazioak, ikasleak jipoitzen zituzten eta abar.

­EHU epaiketaren erantzule zuzena dela diozue. Nahi izanez gero, hau guztia konpontzerik izango al luke?

Noski baietz. Errektore batek alde egiten duenean, sartzen den berriak lan asko izango du aurretik, baina batez ere aurretik egindako akats guztiak zuzendu behar ditu, eta horretaz gain, bitartekoak jarri behar ditu horrelakorik berriro gerta ez dadin. Kultura zentro batez ari gara hitz egiten, unibertsitateaz, eta adierazpen askatasuna landu beharko litzateke, bertan lantzen ez bada jai dugulako.

­«Epaitzen badituzte, zerbaitegatik izango da» pentsatzen duen horri zer esango zenioke?

Esango nioke egin dugun gauza bakarra libre pentsatzea dela. Gure eskubideen defentsan, egoera larri baten aurka azaldu ginen era baketsu batean. Jendea hedabideak direla-eta nahiko manipulatuta dago, ez delako benetako mamiaz hitz egiten. Goi-mailako hezkuntza pribatizatu nahi zuenaren aurka egin genuen, zilegitasun guztiarekin. Hori da gure delitua.

­Zer espero duzu epaiketaz?

Uste dut irabazi egingo dugula baina, hala ere, borrokatu egingo dugu, bai epaitegian, bai unibertsitatean, eta horregatik, protestak izango dira asteartean campus ezberdinetan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
Jendartea
Condenado a once meses por agredir a un inmigrante
Jendartea
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Euskal Herria
Ningún sector político niega ya que el derecho a decidir corresponde a la ciudadanía vasca
Kirolak
Athletic Reala baino dezente gehiago izan da historiako lehen derbian
Mundua
El Consejo de Seguridad impone sanciones rebajadas a Pyongyang
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss