GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 15-10-2006
Segik etxebizitza eskubidearen gaineko arazoa salatu du Azkainen

AZKAIN

Etxebizitza eskubidearen gaineko arazoa salatu zuen Segik atzo Azkainen. Euren esanetan, Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin bereziki agerian geratzen da etxebizitzaren luxu bilakaera.

«Oro har, Euskal Herri osoan etxebizitza eskubidea luxu bilakatu badute ere, Azkaineko errealitatea erakusgarri eta leiho argia da», salatu zuten. Izan ere, kritikatu zutenez, zazpi etxetik bat hutsik dago herri horretan. «Etxeen %17,76, 267 etxe, bigarren etxebizitza dira, 98 etxe hutsak dira, eta kasik urte osoan hutsik daudenak %23,28ra iristen dira», azaldu zuten.

Erantzule zuzenak

Euren esanetan, gainera, errealitate horren erantzule zuzenak «espekulatzaileak, agintari zapaltzaileak, banketxeak, politikariak...» dira. Egoera hori iraultzeko bide bakarra, Segiren iritziz, «borrokaren eta antolakuntzaren bidez» etorriko da. «Horretan jarrituko du Segik, salgai jarri nahi dizkiguten eta gureak diren eskubideak gure egin eta defendatzen», adierazi zuen.

Era berean, gazte erakundeak okasioari probetxu atera zion, heldu den larunbatean Senperen egingo den Gazte Egunera bertaratzeko gonbita egiteko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
Jendartea
Condenado a once meses por agredir a un inmigrante
Jendartea
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Euskal Herria
Ningún sector político niega ya que el derecho a decidir corresponde a la ciudadanía vasca
Kirolak
Athletic Reala baino dezente gehiago izan da historiako lehen derbian
Mundua
El Consejo de Seguridad impone sanciones rebajadas a Pyongyang
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss